Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Emakume* guztiak udaletxeko balkoian jaien hasieran

Emakume* guztiak udaletxeko balkoian jaien hasieran

Zornotzako talde feminista, M8 plataforma eta Suhaziak neska gazteak elkarlanean aritu gara urteetan eta orain dela gutxi batu zaigu Akelarre mugimentu transmaribibolloa. Eraldaketarako gure arteko saretze eta elkarlana ezinbestekoa baita.

Ibilbide honetan zehar, Mugimendu feminista osatzen dugun taldeok etengabeko eraldaketan gaude, egoerari egokitzen… Izan ere, talde bakoitzak sortu zen testuinguruko ezaugarriak biltzen ditu eta egun, talde bakoitzak  aldarri eta kezka propioei erantzuten die.

Duela urte batzuk, talde feministak esparru asko lantzen zituen eta hauek gehitzen zihoazenez,  saretzearen beharra ikusi zenean, M8 plataforma jaio zen. M8 plataforma anitzagoa zen, elkarte desberdinetatik etorritako emakumeek biltzen zituen. Azken urteetan, M8 plataformak koordinatu du Martxoak 8 eguna. Emakumeen* etxearen beharra aldarrikatzen du M8 plataformak ere, 2021ean erreferendum sinboliko bat antolatu zelarik.

Era berean, Suhaziak neska gazteek beraien espazioa hartu zuten, emakume* gazteen kezkak eta aldarri konkretuak lantzeko. Autodefentsa feministan oinarritzen da Suhaziak-en jarduna.

Akelarre mugimendu transmaribibolloarekin harremana ere estua da. Azken urteetako Sorginen gauak elkarren artean antolatu izan ditugu.

Mugimenduari kaleak batzen gaitu. Kaleetan zabaltzen ditugun mezuen atzean, landutako prozesu sendo eta eraikitzaileak daude. Deserosoak edo “pikatzen” duten mezuak igortzen ditugu kaleetan. Kontzienteki eta nahita egindako praktika bat da, feminismoa ez delako konsigna erosoak jazteko moda bat, feminismoak esfera guztietan eraldaketa planteatzen du. Denon bizitzak erdigunean jartzeaz doa feminismoa, horrek suposatzen dituen aldaketa guztiekin. Beraz, denon ardura da eta denok hausnartu beharko genuke honen inguruan.

Horretaz doa Azaroan 30an deituriko greba. Greba feminista orokorra izango da. Zaintza eskubide kolektiboaren alde denok interpelatzen gaitu.

Horregatik, herriko balkoian denok kabitzen ez garela aldarrikatuko dugu ere. Sinisten dugun horretan ardura kolektibo horren alde kokatzen direnak izango ditugu presente balkoian eta oraindik ere batuko direnak. Ziur gaude.

Esan dezakegu aurtengo pregoia botatzea aitortza bezala jaso dugula eta pozik gaudela eta beraz, datozen erantzuteko prest eta indarraz gaudela.

Zornotzako talde feminista, M8 plataforma, Suhaziak eta Akelarre

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados