Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Erralde ez itxi

Harrituta nauka, azken urte luzeetan, Erralderen aurka hainbatek erakutsi duten amorruak. Egiturazko arazo larriak omen dauzka, eta horren larriak ez diren beste hainbat ere eta, agian, egia izango da. Hala ere, beste enpresa askok eta askok dituzten egiturazko arazoek pertsonen segurtasuna eta osasuna jartzen dituzte kolokan eta horiei, urteak joan eta urteak etorri, moratoria bat eta gero beste bat ematen diote.

Erraldek katenaria arazo bat dauka, egitura gurutzatua dauka eta hori horrela ezin omen da. Eta, gainera, badakitenean datozen urteetan arazo hori gainditu eta hiltegi berri bat edukiko dugula Berrizen. Argi diogu, ezin daiteke helburu politiko bat 19 langileren, Bizkaia osoaren eta 1.go sektorearen kaltetan lehenetsi.
Guk gure arrazoiak oso argi dauzkagu, asko dira, baina hona hemen batzuk:

LANGILEENGATIK

19 langileren etorkizunarekin jolastea oso larria da. Orain dela 7 urte inguru, langile horiek egoera antzekoan egon ziren; Erralde itxi zuten eta langabeziara kondenatu zituzten bi urtez, egoera horrek sortzen duen ezinegon eta urduritasun guztiarekin; eta jakin badakigu, bizi dugun egoera ekonomiko kritiko honetan, lana lortzeko aukerak zer-nolakoak diren.

Langile zuzenak soilik ez, Erralderen inguruan, langile ez-zuzen ugari dago. Jende hori ere egoera larrian egongo da; galdera ikur handi bat buru gainean eta etorkizunari aurre nola egingo dioten jakin gabe. Bizi dugun krisialdi honetan funtzionatzen duen enpresa bat ixtea bera, delitua izan beharko litzateke; beraz, langileengatik bada ere, ERRALDE EZ ITXI.

HERRIAGATIK

2005.urtean Erralde itxi zutenean, herri oso bat altxa zen proiektuaren defentsan. Herritarrok esan genuen Erraldek zabalik behar zuela. Gauzak horrela, ezker abertzaleak; herritarron eskaera horri men egin eta Erralde zabalik mantentzeko zeuden aukerak aztertzen hasi zen.
Eta, zorionez, aukerak aurkitu zituzten. Lehenengo, Durangoko Hiltegi zaharra berrireki zuten, eta langileak lanera bueltatu ziren. Eta, gero, 15 udalerriren artean Berrizen Erralde berria eraikitzeko lurrak erosi zituzten.

Bizkaian 1.155.241 pertsona bizi gara eta 15 udalerri horietan 15000 besterik ez. Beraiek mantendu dute proiektua bizirik, Bizkaitar askok kontsumitzen dugu bertako okela, Bizkaian sakabanatuta daude zerbitzua erabiltzen duten baserritarrak eta herri guztietan okela hori saltzen duten baserritarrak. Zergatik daramate, orduan, gutxi batzuk proiektu horren karga?

Bakoitzak gure udalari ea zergatik ez den proiektuaren parte galdetu behar diogu; eta burugogor jarriz gero eta, eskaera betebehar bihurtzen badugu, hainbat dira oraindik ere sartzeko dauden udalak, beraz, aukerak badaudelako eta herriak horrela behar duelako, ERRALDE EZ ITXI.


SEKTOREAGATIK

Horren zerbitzu zabala ematen duen Bizkaiko hiltegi bakarra da Erralde, Zorrotzakoa ere itxi zuten. Agian, batzuen ???makro-proeiktuen??? ondorio izango da, edota gizarte eredu honek 1go sektoreari eskaintzen dion etorkizunaren isla, edota agian bietatik apur bat. Arrazoia edozein izanik ere, ez zaigu ongi iruditzen.
Berrizko proiektua egingarria da, are gehiago, egin egingo da. Lehenago edo beranduago, Bizkaiak zerbitzu publikoa eskainiko die baserritar guztiei. Beraz, bide horretan trabak jartzea beste helbururik ez dutenei, indarrik ez galtzeko aholkatu gura diet. Ez baduzue lagundu nahi, ez lagundu, baina ez trabarik jarri; ERRALDE EZ ITXI.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados