Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Ez dabil pozik Pantxike…

Ez dabil pozik Pantxike, ezta Patxikotxu ere. Durangoko Txosna Batzordea osatzen dugun elkarteetako herritarrok ere arduratuta gaude, oso. Urrun joan barik uda- sasoia Oiz eta Mugarra artean pasatu duzuen herrikideok ezagutuko duzue seguruenik gure ezinegonaren zergatia; beste askok ostera, beharbada ez. Hau dela eta, gutun honen bidez gure egoeraren berri eman gura dizuegu danori.

Durangoko jaiak hasteko hile eta erdi bakarrik geratzen den arren, ez dakigu oraindik txosnagunea non kokatu ahal izango dugun. Txosnen kokagunearen gainean Udalarekin sinatutako akordioa 2009an amaitu zen. Udal ordezkariek ordurako trena lurperatuta egotea espero zuten, eta txosnagunea trena lurperatu ostean Ezkurdin –herri erdigunean- atonduko luketen zabalgunean kokatzeko asmoa helarazi ziguten. Baina 2011. urtean, oraindik, bai trenak, bai txosnagunearen kokapenaren inguruko auziak lurperatu gabe jarraitzen dute.

Udalak ez du gurekin akordio batera heltzeko interesik erakutsi, eta orain arteko errotazio berdinarekin jarraitu gura du. Hau honela, datozen jaietan Zumar kalera, hau da, herritik kanpora bialdu gura gaitu. Txosna batzordeak, ostera, ez du inposaketa burubakorik onartuko eta ez du txosnagunea Zumar kalean ipiniko. Gure helburua herritarron parte-hartzea bultzatuz herriko jai giroa alaitzen laguntzea da, eta horretarako herrian bertan egon behar dugu. Horregatik, udalak herritik kanpo gura gaituela dirudien arren, historikoki gure ohiko lekua izan den Pinondon egon behar dugula uste dugu.

Udalaren egoskorkeria tarteko jaiak arriskuan ikusten baditugu ere, urtero legez, haur, gazte zein helduentzako ekintzez osaturiko egitarau oparoa prestatzen darraigu. Hortaz, badugu oraindik Udalarekin akordio batera heltzeko itxaropenenik. Baina, horretarako zuon guztion indar eta laguntza behar dugu, eta hasteko txosnagunea Pinondon izatea eskatzeko sinadura bilketa bat jarri dugu martxan. Badakizu! jaia ez da inoiz amaitzen gura ez badozu, jaia ez da inoiz amaitzen kantatzen badozu, jaia ez da inoiz amaitzen bere alde borrokatzen badozu…

Durangoko Txosna Batzordea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados