Emakumeen %35ek sufritzen du indarkeria matxista. Brasilen, orduro, 25 emakume dira erasotuak. Gaur egun munduan 200 milioi emakumek sufritu dute organo genitalen mutilazioa. Espainiar estatuan joan den urtean genero-indarkeriak eraildako emakumeen %44k salaketa jarri zuen lehenago.
Euskal Herrian ere, 8 dira bidegabekeria honek hil dituen emakumeak urte honetan.
Datu hauek entzutean, ez da zaila arazo bat daukagula identifikatzea. Baina zein dira arazo honen atzean dauden kausak? Eta ba al dago konponbideren bat gure esku?
Bada, erailketa hauek icebergaren punta baino ez dira: sostengatzen dituen egitura oso bat dute atzean; gehienetan modu leun eta ia ikusezinean jarduten duen egitura.
Estruktura hau itxuraz axolagabeak diren komentarioetan dago, irratian entzuten ditugun kantetan, telebistako saiotan… eta adi egon ezean, haiek sinisteko, normaltzat, zuzentzat hartzeko arriskua daukagu, horiek jasotzen hezi izan garelako.
Horregatik, ezinbestekoa da, gaurtik hasita, eta gugandik hasita, betaurreko moreak jarri eta jarrera matxistek, txikiak badirudite ere, gure artean lekurik ez daukatela argi uztea. Gero eta ugariagoak dira gazteon artean ere indarkeria kasuak, eta ikasleok era indibidual eta kolektiboan aurre egingo diegu, genero indarkeria errotik ezabatzeko, hau ez delako gure bakea! Gora borroka feminista!
Durengoko Gaztiek