Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Jon Irazabal Agirre. Durangerriaren zaintzaile nagusienetako bat hil da

Jon Irazabal Agirre. Durangerriaren zaintzaile nagusienetako bat hil da

Jon Irazabal Agirre (Iurreta, 1960-08-23) gaur goizaldean hil da 63 urterekin (bihar 64 urte beteko zituen). Gerediaga Elkarteko kudeatzailea hamarkada luzetan eta Durangoko Azokako zuzendari ere izandakoak hutsune handia utzi du. Eskualdeko historiaren ikerketan eta zabalkundean erreferentzia nagusienetako bat izan da.

Ekina zen Jon. Historia ikasketak izan ez arren, gaztetatik erakutsi du inguruko (Durangoko Merinaldearen, berak “Durangerri” izendatzen zuen lurraldearen) jatorria, historia eta bizimodua ezagutzeko griña. Jakinmin horrek bultzatuta bizi izan da azkenera arte.

Ekina eta borrokalaria izan da aldi berean. Bere ekiteari esker, Durangaldeak asko daki eskualdearen historiaz. Galdutako ohitura asko berreskuratzeko lan egin du, eskualdeko historian paper garrantzitsua izan duten pertsonei izena ipini die, gerra zibilean gertatutakoa azaleratu du, eta Durangerriaren jatorriaren zabalkundean jardun du.

17 urte zituela hasi zen elkartean eta ordutik Gerediaga Elkartea eta bere ez dira banandu. 1982. urtetik 2018ra arte elkarteko kudeatzaile izan zen lehenengo eta historia teknikari lanetan jardun zuen gero, eta besteak beste, Durangoko Azokako zuzendari lanetan jardun zuen 30 urtez.

Durangoko historian sakondu du Jonek urte askotan eta ikerketa lerro asko zabaldu ditu. Nagusiena, Durangoko 1937ko bonbardaketari buruzkoa izan da. Gaiari buruzko hainbat argitalpen argitaratu ditu (guztiak daude jasota Gerediaga Elkartearen Dokumentategian: https://gerediaga.eus/eu/dokumentategia)

Gerra zibila ezezik, euskal folklorea ere izan da bere lanerako gaia. Durangaldeko Ezpatadantzarien Eguna antolatzen eta sustatzen ekin zuen urte askotan. Dantzari-Dantza eta Gorularien-Dantzak ezagutzera emateko ere lan asko egin zuen. Aurten bertan, Iurretako Gorulari-dantzen gainean argitaratu den liburuxkaren sustatzaile izan da bera.

Liburu eta liburuxka asko idatzi ditu Durangaldeko historiari buruz eta guztiak, berak sustatutako Durangaldeko Dokumentategian kontsultatu daitezke. Izan ere, Gerediaga Elkarteak gordetzen dituen Durangerriari buruzko paper, eskuizkribu, dokumentu, objetu, liburu, liburuxka eta argazkien bildumari berak eman zion hasiera.

Durangerriaren historiaren zaintzaile eta zabaltzaile lanari lotuta, Astola ikerketa eta historia aldizkariaren sortzaile ere izan zen. Sortzaile bakarrik ez, artikulu asko sinatu ditu aldizkarian. Eta udazkenean argitaratuko dugun 18. Zenbakian, gainera, elkarrizketatzaile papera ere bete du Jose Luis Lizundia solaskide izan duela.

Egindako lan guztiak merezitako sariak jasotzeko ere balio izan zioten; besteak beste, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak 2019an emandako Dantza Tradizionalaren Esker Onak. 2015eko Durangaldeko Ezpatadantzarien Egunean ere merezitako omenaldia egin zioten dantzariek eta elkarteak berak.

Jon Irazabal Agirreren hileta elizkizuna bihar, abuztuak 23 izango da, arratsaldeko 18:00etan, Iurretako Mikel Goiaingerua Deunaren Eliz parrokian izango da.

 

GEREDIAGA ELKARTEA

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados