Beste bi eraso gertatu dira. Gabaz. Etxera bueltan.
Bi eraso gertatu direla diogu bi erasoen berri izan dugulako. Baina ez dira izango gertatu diren bakarrak. Eta nola egongo dira mugimendu feministak ezagutzen dituen horiek baino gehiago?! -galdetuko duzue. Nola ez dute denuntziatuko gaur egun hori oso erraza bada?! -pentsatzen duen norbait ere egongo da.
Erantzuna oso erraza da: salaketa bat jartzeko trabak existitzen direlako! Erakundeetan ikusten ditugun poster eta horrelakoen atzetik, kasuak ematen direnean arreta eskaini behar duten espazioak noraino daude sentsibilizaturik?
Nazkatuta gaude kaletik gabaz ibiltzean erasoen arriskuarekin bizi behar izateaz.
Nazkatuta gaude nazkatuta gaudela esan behar izateaz.
Eta oso nazkatuta gaude erasoak salatzeko dauden traba guztiez. Legeek eta protokoloek dituzten hutsuneez eta instituzioen mugez.
Baina ez gara geldituko. Ez gaituzte geldituko ez legeek ezta traba administratiboek ere! Behar denaren aurrean izango gara, parez pare, begietara begira.
Emakumeok kalean zutik.
Behar den tokian izango gara!
Plataforma feminista