Durangoko Merindadeko Amankomumazgoak eta Urkiola Landa Garapen Elkarteak ohar honen bidez lehendabizi eskerrak eman nahi dizkie Oinak Lurrean II. Jardunaldi hau egitea posible egin duten hizlari eta parte hartzaileei.
Garrantzia eman nahi diogu eskualdeko bi erakundeen arteko elkarlanari esker antolatu dugula jardunaldia. Honek balio erantsia eskaini dio jardunaldiaren osotasuna eta izaera zabalari. Oinak Lurrean ez baita jardunaldi hezitzaile soil bat, eskualdea eraldatzeko hausnarketen abiapuntua baizik.
Jardunaldia antolatzerakoan egun lurralde garapenari dagokionez eskualde honen erronka nagusienetarikoa nekazal lurren trataera eta babesa, eta honek eskola jangeletan izan dezakeen eragina zela pentsatu genuen. Jardunaldia burutu ondoren gaiak eskualdeko agenteen interesa piztu duela baieztatu dezakegu bertan ia ehun pertsonak parte hartu baitzuten.
Parte-hartzaileen profila zabala izan zen: eskualdeko alkate eta ordezkari politikoak, eta baita Durangaldetik kanpokoak ere, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak, enpresa eta erakunde publikoetako langileak, sindikatu ezberdinetako ordezkariak, paisajistak, eskualdeko eskoletako zuzendariak, eskoletako gurasoak etab.
Erronka handiak planteatu zaizkio Durangaldeko jendarteari, instituzioetatik hasi, eta baita agente sozial eta ekonomikoei. Gaiaren dimentsioa dela eta hausnarketa ezin da bukatutzat jo, baina Oinak Lurrean II. Jardunadiaren helburua bete dugu: hausnarketarako gunea zabaldu, informazioa luzatu eta eredu egingarriak erakutsi. Zentzu horretan jardunaldian eskaini den material informatiboa eskuragarri egongo da ondorengo jardunaldiko blogean.
Era berean, prentsa oharra honekin batera Endika Jaiok, Urkiola Landa Garapen Elkarteko Lehendakariak egindako jardunaldian itxiera hitzaldia bidaltzen dizuegu, bertan esanikoak laburbiltzen dituena.
Aitor Lopez Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko presidentea