Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Urbina berreskuratu!

2009ko urtarrilaren 17an manifestazio jendetsua egin zen Urbinan AHTren aurka. Manifestazioaren ostean jendea obrak modu baketsuan okupatzen ahalegindu zen, baina horren aurrean, polizia autonomikoak neurrigabeko bortizkeriaz erantzun zuen. Emaitza: ehunka identifikatu, hamarnaka zauritu (8 erietxera eraman zituzten eta 1 ospitaleratu egin behar izan zuten) eta 8 atxilotu.

AHT inposatzeaz gain, orduko Gasteizko Gobernuak (EAJren esku) zein oraingoak (PSEren esku) AHTren aurkako mugimendua kriminalizatzea izan du helburu hasieratik, eta Urbinan egun hartan argi utzi zuten berriro ere zein den euren jarrera: inposaketa eta poliziaren indarkeria. Baina agintarien jokaera hori ez dugu Urbinan bakarrik jasan. Ertzaintzak AHTren aurkako edozer terrorismotzat jotzeko eta Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaltzeko agindua jaso zuenetik eta lehenagotik gu kriminalizatzeko ahalegin ugari egin dituzte.

Horri lotuta, datorren urriaren 5ean, Urbinan atxilotutako 8 lagunen aurkako epaiketa egingo dute Gasteizen. Epaituetako bat durangarra da. 2 eta 4 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute euretako seiren kontra AHTren aurkako manifestazio baketsu batean parte hartzeagatik.

Horren aurrean, autoinkulpazioak sinatzeko deia egiten dizuegu, epaituei elkartasuna adierazteko eta oraindik AHTren inposaketa eta horren aurrean erantzuten dutenen aurkako errepresioa jasaten ditugula salatzeko. Sinatu zeuk ere irailaren 30a baino lehen Durangaldeko zenbait tabernatan.

Horretaz gain, AHT Gelditu Elkarlanak martxa antolatu du urriaren 1ean Urbinatik Gasteizera goizeko 10:00etan eta manifestazioa arratsaldeko 18:00etan (manifestaziorako autobusean izena emateko, betiko lekuetan). Epaiketa urriaren 5ean izango da Gasteizen.

INPOSAKETARIK EZ! EPAIKETARIK EZ! AHT GELDITU!

Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlana

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados