Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zaratari buruzko Nazioarteko Kontzientziazio Egunaren harira egindako Adierazpen instituzionala

Zaratari buruzko Nazioarteko Kontzientziazio Egunaren harira egindako Adierazpen instituzionala

2023ko apirilaren 26an, Zaratari buruzko Nazioarteko Kontzientziazio Eguna ospatzen da mundu osoan. Hori dela eta, federazio, elkarte eta erakunde nazionalek bat egin dute 2023ko ZARATAREN AURKAKO KANPAINAN, zarataren eta kutsadura akustikoaren arazoari eta horrek pertsonengan eta ondasunetan dituen ondorio kaltegarriei buruzko mezu argia gizarteari bidaltzeko.

Ekimenaren helburua da botere publikoak eta herritarrak kontzientziatzea arazo horrek pertsonen bizitzan eragiten dituen kalteez eta galerez, eta premiaz ekitea arazo hori saihesteko edo murrizteko moduei. Ekintzara atzerapenik gabe pasatzeko unea iritsi da. Arazoari buruzko kontzientziazioa lortzeko, zarataren eraginpean egoteak osasunean eta bizi-kalitatean eragin ditzakeen kalteen berri eman behar zaie herritarrei. Ez gaude traba soil baten aurrean, osasun publikoko arazo larri baten aurrean baizik, immisio horien eraginpean dauden pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dituena.

Premiazkoa da administrazio publikoek, eta, bereziki, udalek, luzamendurik gabe betetzea hots-kutsadurari buruzko legeria eta baita herritarren oinarrizko eskubideak babesteko, eta beren bizilekuen osasuna eta bortxaezintasuna defendatzeko emandako prebentzio- eta zuzenketa-neurrien eraginkortasuna behatzeari buruzkoa ere.

Zaratak ere hil egiten du. Zarata honako hauekin lotzen da: dementzia, iktusa, gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, depresioa, antsietatea, laneko eta eskolako absentismoa, ospitaleratzeak, etxebizitzen balio-galera eta abar. Denbora luzean, arazo horiek alde batera utzi dira, oro har, jasaten zituztenek izan ezik. Gutxietsi egin dira, edo ezohiko zirkunstantziei, inguruabar zehatzei edo aldi baterakoei egotzi zaizkie. Era berean, konpondu ezineko arazotzat edo berdinen arteko interes-gatazkatzat hartzen dira, existitzen ez diren eskubideak asmatuta edo oinarrizko eskubideekin parekatuta, hala nola, intimitate pertsonalarekin eta bizilekuaren bortxaezintasunarekin, horiek lehentasunezkoak izanik.

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera mila milioi gazte baino gehiago entzumen-galera izateko arriskuan daude. Testuinguru honetako zarata-iturririk ohikoena musika da, entzumena arriskuan baitago hainbat audio-bideren eraginez (musika eramangarrien erreproduzitzaileak, anplifikadoreak, etab.). Jende gehienak gutxietsi egiten du entzumen-kaltea izateko arriskua. Arazo handiena da entzumen-arrisku handieneko taldean kontzientzia sortzea, oro har, gazteen artean.

Errealitate izugarri horren aurrean, 2023ko ZARATAREN AURKAKO KANPAINA osatzen duten deitzaileek anbiguotasuna eta ekintza irmoa gainditzea eskatzen dute. Presazkoa da jarraitu beharreko bidea zehaztuko duten adierazpen instituzionalak onartzea. Nahiz eta herrialde asko dagoeneko aurre egiten ari diren zarataren eta hots-kutsaduraren arazoari, oraindik ere irteera-lerroan jarraitzen du gurean. Premiaz behar dira zarata-mapa eguneratuak eta ekintza-planak, akustikoki kutsatzen duen jarduera bakoitzerako aurrekontu-zuzkidurarekin, bai eta jarduera jakin batzuk garatzeko eremu espezifikoak mugatzea ere.

Horregatik guztiagatik, Durangoko Udalak bost minutuko elkarretaratze isila deitu du datorren asteazkenean, apirilaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Udaletxeko plazan; eta minutu bateko isilunea egun horretako osoko bilkura hasi aurretik, adierazpen hau irakurri ondoren, herritarren sentsibilizazioa sustatzeko eta Udalbatzak kutsadura akustikoaren eta horren ondorio larrien aurka duen konpromisoa bultzatzeko.

Bozeramaileen Batzordea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados