Club Deportivo Berrizek nesken futbol talde bana sortu nahi du datorren urtean benjamin eta alebin mailetan, eta helburu horrekin 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako neska gazteak erakarri nahi ditu kirol horretara.
Ekimena ezagutzea emateko ‘Ate irekien’ jardunaldia antolatu dute Berrizburu futbol zelaian biharko, hilak 9, 16:30etatik 18:00ra. Deialdia 2013, 2014, 2015 edo 2016 urteetan jaiotako eta futbolean aritu nahiko luketen neska eta euren familiei zuzenduta dago.
Talde berriztarreko arduradunek, urte horietan jaio ez arren futbolean aritu nahiko luketen neskei luzatu dizkie Berrizburura hurbiltzeko deialdia, “zuretzako ere lekua aurkitzen saiatuko gara eta”, azpimarratu dute.
Biharko jardunaldian Athletic Clubeko izar handia izandako Eli Ibarra egongo da Berrizburun. Jardunaldian zehar, entrenamendu-ariketak, jokoak eta sorpresak egingo dituzte Athletic Club, Bizkaiko Foru Aldundia eta Kimet Sport enpresak bultzatutako ‘Pasa Baloia Neska’ programako teknikariek.