Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Dagigun! izango da Durangon 2016an ospatuko den Bizkaiko ikastolen jaiaren lema

Dagigun! izango da Durangon 2016an ospatuko den Bizkaiko ikastolen jaiaren lema

Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek 2016ko maiatzean antolatuko duten Ibilaldiaren lema Dagigun! izango da. Izenburu horrekin “ikasle euskaldun, prestu eta konpetenteak hezteko zereginean aurrera tinko jarraitzeko konpromisoa” azpimarratu dute Kurutziaga Ikastolako presidentea den Joseba Balerdik eta Ibaizabal Ikastolako presidentea den Kepa Zengotitabengoak.

Ikastolen jatorrizko proiektuak etorkizunean ere fruitu oparoak eman ditzan, derrigorrezkoa da “denen arteko elkarlana” adierazi dute bi presidenteek. Horregatik beharrezkoa da “ikastolek arlo pedagogikoan izan duten aitzindaritzari” eustea hemendik aurrera ere.

Asmo horretan funtsezkoa da proiektuen finantziazioa eta horregatik Ibilaldian lortzen den dirua “Ibaizabal ikastolaren eraikin berria ordaindu ahal izateko eta Kurutziagan Haur Hezkuntzako eraikina berriztatzeko” erabiliko dela adierazi dute.

Jatorrizko kontzeptua

Datorren maiatzean Durangon ospatuko den Bizkaiko ikastolen jaiarekin “jatorrizko kontzeptura” itzuli nahi dute; hau da, “parte hartzaileek euskararekiko, ikastolen proiektuarekiko eta, batez ere, ikastolek Euskal Herriaren euskalduntze eta egituratze prozesuan egin duten lanarekiko konpromisoa erakusteko balio izango duen Ibilaldia” prestatu nahi dute.

Ia urte bete gelditzen bada Ibilaldia egunerako, antolatzaileek deia egin diete bai bi ikastoletako ikasle, ikasle-ohi, irakasle eta gurasoei, baita euskalgintzan ari diren gainerako eragileei ere prestaketa lanekin laguntzeko, “lan hau denen artean egin beharrekoa dela” azpimarratuz.

Dagoeneko salgai daude lema eta diseinu berritzailea erakusten duten 2016ko Ibilaldiko materialak, batez ere arropa. Ekainean zehar denda irekiko dute Barrenkale kalean eta berorren ordutegia, asteazkenetik ostiralera, 10.00etatik 13.30era eta 16.30etik 20.00ra izango dela. Larunbatetan berriz, goizen bakarrik irekiko da.

Antolatzaileek ehunka lagunen kolaborazioa izango dute material hauek Bizkaiko eta Euskal Herriko txoko guztietara eraman eta Ibilaldiaren mezua zabaltzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados