Gerediaga elkarteak koordinatuta, Ondarearen Europako Jardunaldietako bi hitzordu izango dira asteburuan. Zapatuan, Berrizen, ezpatadantzari izateko aukera egongo da, eta domekan, Atxondoko Arrazola elizatean, bertako istorioen berri jaso ahal izango da.
Berrizen egingo den ekitaldian herriko Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeko ordezkariek izango dira. 11:30 hasiko den hitzordua hitzaldi batekin abiatuko da, eta berbaldian Dantzari-dantza osatzen duten bederatzi dantzen berri emango dela.
Gainera, Agintariena eta Banangoa dantzak ikasteaz gain, Berrizko San Pedro jaietan dantzariek edaten duten pontxea dastatzeko aukera egongo da. Pontxe horren errezeta sekretua da eta udaletxean dago gordeta.
‘Anbotoko Mariren altzoan’
Atxondoko Arrazolan domekan 11:00etan hasita egingo den ‘Anbotoko Mariren altzoan’ ekitaldia Jesus Eguskiza ‘Eguzki’k gidatuko du, eta antzinako elizateko ohiturak, pasadizoak eta ipuinak kontatuko ditu trenbide zaharretik egingo den ibilbidean zehar.
Haitz azpiko paisaiaz disfrutatu bitartean zazpi geraleku egingo dira. Azkenengoan, Tope tabernan, gaztaina erreak jateko aukera izango da.
Ekitaldiak doakoak dira, baina lekua mugatua denez, aurrez izan eman behar da Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean eman behar da izena.