Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Datozen 50 urteak irudikatu eta iragana gogoratu zen Azokaren lehen egunean

Durangoko Azokak datozen 50 urteak irudikatu zituen atzo hasitako edizioan eta, iritzi guztien arabera, etorkizun oparoa aurreikusten zaio euskal kulturaren erreferentea den ekimenari. Hala azpimarratu eta erakutsi zuten agintariek eta antolatzaileek atzo iluntzean egindako Sarrera ekitaldian eta, batez ere, goizean Landako guneko standen artean ibili ziren milaka ikasleek.

Aurtengo edizioari hasiera eman zion ekitaldian denboraz aurrera eta atzera ibili ziren oholtza gainean azaldu ziren gehienak; bai Yolanda Arrieta, Katixa Agirre, Asisko Urmeneta eta gainontzeko sortzaileak, baita zenbait erakundeetako agintari eta ordezkariek.

2065. urteko Azoka irudikatu zuen Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak. Hori bai, ez zuen ahaztu orain direla 50 urte elkarteko aitzindariek erakutsi zuten “argitasuna, erabakigarritasuna eta kemena”, gaur egun ezinbesteko hitzordua bilakatu den hitzordua sortzeko eta euskal kulturari behar zuen bultzada emateko. Gainera, “euskal kultura geroratzeko” egiten duten ahalegina azpimarratu zuen eta Durangoko Azoka “izan da, da eta izango da” irmoki aldarrikatu zuen.

“Euskal kulturgintzaren egutegian” dagoen ekimenaren “osasuna” azpimarratzeaz gain, Iñigo Urkullu Lehendakariak Gerediagakoei eskertu zien “erabaki eraginkorrak hartzen” asmatzeagatik. Halaber, arreta berezi izan zuen aurtengo Euskaren Egunean omendutako euskaldun berriekin, eta batez ere “Azokarekin lotura estua” izan zuen Xabier Gereñorekin, “euskaldun berria eta betez ere euskaldun berrientzat bereziki idazten zuen idazlea” eta editorea.

Euskal kulturaren hiriburu

Orain direla bost urte desagertutako beste sortzaile bat ekarri zuen gogora Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Xabier Lete, hain zuen. Bere heriotzaren urteurrena atzo zela eta Letek idatzitako ‘Izarren hautsak’ kantuko “…lana eginaz goaz aurrera, kate horretan denok batera gogorki loturik gaude” hitzak gogoratu zituen.

“Andra Mariko elizpean jaio, Merkatu plazan nerabetu eta Landako gunean nagusitutako” ekimenaren garrantzia azpimarratu zuen Aitziber Irigoras Durangoko Alkateak. Bere solasaldian “eskerrik beroenak” eman zizkien Gerediaga elkarteko kideei, “zuei esker Durango euskararen eta euskal kulturaren hiriburu bihurtzen da asteburu luze honetan” esanez.

Sarrera ekitaldiko diskurtsoetan aipamen ugari egin zituzten hizlariek etorkizuneko belaunaldiei. Gaur egun ikasleak direnak, protagonismo osoa izan zuten atzo Landako guneko ‘kaleetan’. Han-hemenka ibili ziren gazteak, batez ere eguerdirarte, eta arratsaldean berriz, aukera paregabea izan zuten bisitari helduek standetan ipinitako liburu, disko eta gainontzeko ekoizpenak lasaitasunez ikusteko, atzo ez zirelako egon ohiko jende pilaketak.

Gaur, iluntzean, aurtengo Azokak izango duen ekitaldi erakargarrienetarikoa gauzatuko da arratsaldeko zortzietatik aurrera San Agustin Kultur Guneak hartzen duen Szenatokian. Gerediaga elkarteko antolatzaileek omenaldi hunkigarria egingo diete ordu horretan orain direla 50 urte elkartea bera eta lehengo Durangoko Liburu eta Disko Azoka sortu zuten aitzindariei.

Larunbateko proposamenak

Areto Nagusia:
“Gogoetaren plaza”: Alberto Barandiaranek gidatuko ditu “Euskal kulturaren ikusgarritasuna”ri buruzko solasaldiak.
12.30: Andoni Egaña eta Asisko Urmeneta.
18.00: Eider Rodriguez, Fermin Etxegoien, Koldo Almandoz.

Ahotsenea: (zuzenekoak):
Lain, Xutik, Xahotz, Igelaren banda, Hesian, Hibakhusha, Hotzikara, Nabil, The Friday’s Crew, Eratu, Arcada Social, Revolta Permanent, Voltaia, TikTara.

Ahotsenea: (solasaldiak):
Miriam Bâ & Eider Eibar, Fernando Ambustegi eta Julio Soto, Bernardo Atxaga, Bea Salaberri, Iñaki Petxarroman, Joxemari Iturralde, Beñat Sarasola, Gotzon Barandiaran, Jon Arretxe, Luis Garde, Gaizka Zabarte, Jasone Osoro.

Kabi@:
“Bideo-joko ekaitza”, Euskara ludikoa, Mitzuli: euskara sakelekoan.

Saguganba:
“Albumak kontatzen familietan”, “Zozomikoteak”, “Cherlat eta lehoiak“ edo Jokin Mitxelena eta Pello Añorgaren “Munstroek ere pixa egiten dute ohean”-en aurkezpena.

Irudienea:
Kameratoia euskarazko ikus-entzunezkoen rallyaren hasiera, “Youtubeko gezurrak: sxismoa gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoetan”, “Soka”, “Euskaraz bizi nahi dut” film laburren lehiaketako lanak, “Amama”.

Plateruena:
23.00: Iheskide

Szenatokia:
12.00: Kafe eta berba. Antzerki eskolak mintzagai.
20.00: Gauean argi emanaldia. Argizaiola saria.

Durangoko Azoka

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados