
Durangoko Doinuzahar Kamera Abesbatzak kontzertu berezia emango du zapatuan Santa Ana elizan, taldearen 35. urteurrena ospatzeko. Iluntzeko 20:15ean hasiko den agerraldirako ezohiko errepertorioaz gain, hainbat musikagileren partaidetza izango du.
‘Urte askotarako!’ lemapean burutuko den ekitaldian, Doinuzahar proiektuan parte hartu eta laguntza eskaini dioten musikagile profesionalak izango dira, batzuk Durangokoak bertakoak. Kantariekin batera, Maitane Abasolo izango da pianoarekin; Roberto Toledo klabikordioarekin; Jon Goiri biolontxeloarekin; Patxi Azurmendi biolinarekin; Ander Ertzilla saxoarekin eta Juan Carlos López klarinetearekin.
1982an sortu zen Doinuzahar Kamara Abesbatzak, Errenazimentuko polifonia bereziki landu bazuen ere, urteen joanarekin, bere errepertorioa abestalde-musika barrokora, garaikidera eta folklorikora zabaldu du. 1985etik 2014ra arte José Luis Ormazabal aritu da zuzendari lanetan eta bere lekua gaur egun zuzendaria duen Laura Nardi irakasleak hartu zuen bere gain.
Hola, soy Franco Rondina. He sido director del Festival de Zumaia por muchos años (14) entre los años 1984 y 1996-97. Tuve la suerte y oportunidad de llevar a Italia el coro de Durango cuando estaba dirigido por un maestro che no recuerdo su nombre pero me resulta que era andaluz o que se trasfería de ahí a poco al sur. En la ocasión de los conciertos en Italia, Praia a Mare entre otros, en Calabria, el director del cual hago referencia me dejó un número muy importante de partituras que, lamentablemente, perdí en un traslado de casa. Entre esas obras, estaba una que se llamaba (creo…) “Maite”, muy delicada y que gustó tanto!. Necesitaría saber si alguno de los componentes actuales está en condiciones de hacérmela llegar via email. Sería para mí un honor ponerla en el repertorio y agradecer públicamente le grupo de Durango por tal favor!. Ad majora!