Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeak antolatutako Gabon Abestien Jaialdiaren 51. edizioa ospatuko da domeka goizean Landako Gunean. Gazte eta umeek osatutako abesbatzek eskainiko duten ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da.
Agertokian azalduko diren taldeak, ekimena antolatzen duten Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeetako ume eta gazteen koruez gain, San Jose Jesuitak ikastetxekoa, Lauaxeta ikastolakoa eta Iñurri Eskaut taldekoak egongo dira.
Jaialdian parte hartuko duten taldeek eskainitako agerraldia amaitzen denean, Gabonetako otzara eder bat zozkatuko dute antolatzaileek.