
Gaur hasten dira Abadiñon Gerediaga auzoko Salbadore jaiak. Iluntzeko 8etan, Donien Atxa jaso eta txapligu eta trikiti doinuekin abiatuko da festa. Ekitaldien artean Luhartz taldearen erromeria, umeentzako jolasak, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga bezalako bertsolariak, herri bazkariak eta lehiaketak egongo dira.
Gaur iluntzeko 8etan emango zaie hasiera Gerediagako jaiei, Donien Atxa jaso eta txapligu eta trikiti doinuekin. Afari herrikoia eta gero kontzertuak egongo dira.
Bihar mezarekin emango zaioa hasiera egunari. Ondoren karabinaz tiro txapelketaren lehen txanda egingo da. Bazkaria eta gero Briska txapelketa, umeentzako jolasak, asto lasterketa eta tortilla lehiaketa izango dira arratsalde osoan zehar. 22.30etan Arkaitz Estiballes, Jon Maia, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga bertsolariak izango dira egun borobilari ginda jarriko diotenak.
Igandeko goiz guztian zehar Pil pil erako Makailau txapelketa egongo da. Bazkal ostean mus txapelketa eta karabinaz tiroko finala. Eguna bukatzeko erromeria, herri afaria eta eusko Labeleko otzararen zozketa koloretako suekin eta txokolatadarekin izango dira gau partean.
Asteburu osoan zehar, azken urteetan jaietan ateratako argazkiak eta Hamabi Harri dantza taldeak urtean zehar egindako ekitaldien irudiak egongo dira ikusgai.