Banner en desktop Banner en moviles
Berrizko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango

Mallabia

Miren Amuriza nagusitu da Durangaldeko bertsolari txapelketaren lehen saioan
Mallabiko Izar Gorri Elkartean joan den barikuan jokatu zen Durangaldeko bertsolari txapelketaren lehen kanporaketan Miren Amuriza izan zen puntu gehien lortu zituen bertsolaria. Guztira sei bertsolari aritu ziren. Amurizaren atzetik, Beñat Ugartetxea, Gorka Lazkano, Julen Sololuze, Garikoitz Sarriugarte eta Unai Ormaetxea  sailkatu ziren. Bigarren kanporaketa datorren ostiralean izango da Iurretako Oromiño auzoan.

Mallabia ???Oh Happy Day??? saioko finalaren atarian
Mallabiko Jasokunde Abesbatza ???Oh Happy Day??? telebista saioko finalaren atarian dago. Iazko maiatzean hasi ziren lehiaketan, beste zortzi talderekin batera, horien artean Durangoko Rock Izar. Jasokunde Abesbatza Mallabiko neska talde batek osatzen du eta dituzten bitartekoak urrian izan arren, aurrera egin dute lehiaketan.

Reclaman la construcción de un paso subterráneo para personas y animales en Trabakua
Vecinos de Mallabia reclaman la construcción de un paso subterráneo para personas y animales en Trabakua aprovechando que la Diputación lleva a cabo, desde hace varias semanas, mejoras en la carretera que cruza ese alto. Con este fin, algunos residentes en Goitia y Gerea han recogido 340 firmas para solicitar una reunión con representantes del organismo foral en la que demandarán ???entradas y salidas dignas??? para sus barrios.  

Mallegoi baserritik iragarkietara
Ruben, Eneritz eta Eire txikia mallabitarrak ezagun egin dira telebistako iragarki bati eskerrak. Mallegoi baserrian bizi dira eta esne ekoizleak dira. Azken asteetan euren irudia Kaikuren telebistako iragarkian ikusi daiteke eta baita esne poteetan eta markesinetan ere. ???Ni Kaiku naiz??? kanpainaren irudia dira.