Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Durangaldeako Maketa Lehiaketaren finala jokatuko da gaur gauean Zelaieta Zentroan

 

the van
The Van talde berriztarrak Durangaldeko IV. Maketa Lehiaketaren finalean joko du gaur gauean Zelaieta Zentroan.

Zornotzako udalak antolatutako Durangaldeko Maketa Lehiaketaren laugarren edizioa azken txanpara heldu da. Gaur gauean, 23.00etatik aurrera, finalera heldu diren hiru taldeen azkenengo emanaldia izango da Zelaieta Zentroko kontzertu gelan. Sarrera doakoa izango da.

Finalistak diren hiru taldeek 20 minutuko kontzertua eskainiko dute. The Van talde berriztarrak rock & roll klasiko eta blues doinuetan murgiltzen dira; Incursed bilbotarrek heavy-a lantzen dute eta Madrilgo Setenta y uno pop rock doinuak eskainiko dituzte.

Hiru taldeen agerraldien ostean sari banaketa hasiko da. Antolatzaileek hiru sari banatuko dituzte: talderik onenak 1500 euro jasoko ditu; euskarazko kanturik onenarentzat 500 euroko saria emango da; eta hirugarrenak, Amorebieta-Etxanoko jaietan jotzeko aukera izango du.

Durangaldeko IV. Maketa Lehiaketara 17 taldek eman zuten izena eta epaimahaiak hauetatik bederatzi aukeratu zituen zuzeneko emanaldietan jotzeko. Gaur gauean joko duten taldeek, ‘The Van’, ‘Incursed’ eta ‘Setenta y uno’k hain zuzen finalaurrekoetan erakutsitako mailagatik lortu zuten finalera heltzea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados