Kontseilu Sozialista Durangaldeak sortutako Elkartasun Biltegiak, arropa bilketa egingo du abenduaren 29an, 17:00etatik aurrera, Durangoko Andra Marin.
Ekimen horren helburua “langile klaseko sektore kolpatuenen beharrizanak asetzea” da.
Datorren astean egingo duten bilketan, batez ere, neguko arropak jasoko dira, kanpaina honen helburua “oinarrizko beharrizanak eskuratzeko zailtasunak dauzkaten langileei laguntzea eta gure jarduna jendeari helaraztea” baitira.