Fray Juan de Zumarraga, Ibaizabal eta Juan de Orobiogoitia institutuetako Ikasle Abertzaleak elkarretaratzea egin zuten atzo “LOMCEri ezetz esateaz gain, gure hezkuntza sistema eredu propioaren alde”.
Hiru ikastetxeetako hainbat ikasle bildu zituen ekimen horrekin, ERGER-ek, Galiziako ikasleek alegia, egindako mobilizazioari babesa eman nahi izan zieten, otsailaren 9an Kataluniako SEPCekoei babesa eman zioten bezala. Ekimen hauek, izan ere, “Espainiako nazio zapalduetako herrialdeok, Paisos Catalans, Galizia eta Euskal Herrian, martxan jarri dugun dinamika berriaren baitan” kokatzen dira.
Atzo egindako agerraldiarekin, gainera, datorren eguenean, otsailak 23an, egingo duren manifestaziorako deialdia zabaldu zuten. Hiru institutuetako Ikasle Abertzaleko kideek “ikasle guztiei” dei egiten zieten Andra Maritik, goizeko 11:30ean, ‘LOMCEri ez, gure hezkuntza sistema propioa eraiki dezagun’ lemapean abiatuko den manifestaziora gerturatzeko.