Durangaldeko Mankomunitateak, Durangaldeko Behargintza – Eskualdeko Garapen Agentziaren bitartez, laneratzeko zailtasunak dituzten 10 pertsona eta proiektua koordinatzeko pertsona bat kontratatu ditu. Enplegua sustatzeaz gain, Adinekoei Laguntzen proiektuarekin lehentasunezko arretako kolektiboei lagundu ahal izango dira.
Proiektua bi egoera problematikori erantzuteko dago egituratuta. Alde batetik, oraindik mendetasunari laguntzeko sisteman ez dauden baina mendetasun edota nahigabeko bakardade maila jakin bati aurre egiteko laguntza-zerbitzua behar duten pertsonei zuzenduta dago, batez ere adinekoei. Horrela, laguntzeko gizarte-premiari erantzuten zaio, eta gainera, ahal den neurrian, zahartze aktiboa sustatzen da, haien bizi-baldintzak hobetuz.
Bestalde, proiektuak egoera zaurgarrian dauden kolektiboen okupagarritasuna hobetu nahi du. Kasu horretan, kontuan hartzen dira langabezian dauden eta DSBE jasotzen duten pertsonak, 45 urtetik gorakoak, luzaroko langabetuak edota kualifikazio baxuko pertsonak.
Proeiktuak enplegu-prestakuntzako proiektu batean parte hartzea errazteaz gain, mendetasunari laguntzeko sektorean lan-esperientzia izatea ahalbidetuko die.
Adinekoei Laguntzen proiektuak, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren 168.550 euroko diru-laguntza du.