Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Durangaldeko paisaiak eta Leopoldo Zugaza dira protagonistak Astola aldizkariaren 16. zenbakian

Gerediaga elkarteak Durangaldeko historia, ondarea eta kultura gaiak argitaratzen dituen Astola aldizkariaren 16. zenbakia argitaratu du. Ale berriak zortzi idazlan biltzen ditu, tarteko Ikerlari Gazteen Beka irabazi duen Adrian Brugada Ereñorena.

Brugada geografo durangarrak idatzitako ‘Landa paisaia baten eboluzioa (Ibaizabal Ibaiaren Goi-Arroa 1990-2020)’ lanak, eremu horrek hiru hamarkadan bizi izan duen eraldaketa eta hirigintza prozesua aztertzen ditu. Ikerketa horrekin, Gerediaga elkarteak Durangoko Amankomunazgoaren babesarekin lehenengoz 2022an sortutako beka eskuratu zuen.

Arturo Apraizek idatzitako ‘Durangaldeko paisaia zoragarriaren azpitik’ erreportajean, eskualdeko haran berde eta haitzen edertasunaren azpian oraindik gordetzen diren altxor geologiko handiak ditu ardatz.

Iosu Etxezarraga Ortuondo historialari eta arkeologoak idatzitako ‘Kortak: herri-basoetako sail borobilen aztarnak Durangaldean’ artikuluan, Anboto, Aramotz, Legarmendi eta Oiz inguruetan mantentzen diren 50 forma zirkularreko lursailen erabilera aztertu dira.

Juan Manuel Cembellin historialariak Etxaburutarren gainean eta Izurtzan dagoen dorreari buruzko ikerketa lana egin eta ‘Los Etxaburu y su torre’ izenburuarekin argitaratu da Astolaren ale berrian.

Kultur proiekturen sustatzaile

Aldizkariaren 16. alean, leiho berria zabaldu dute, Juanan Hernandezek ‘Leopoldo Zugazari elkarrizketa’ artikuluarekin. Kazetariak elkarrizketa sakona egin dio 90 urte beteak izan arren, oraindik ekintzaile jarraitzen duen Leopoldo Zugazari. 50 urtetik gora eman ditu kultur proiektu askoren sustatzaile.

Aspaldiko ogibideak ere bere lekua dute utekarian, Markel Onandia Txabarrik ‘Iurretako harginak. Gure ofizio baten azken aztarnen bila’ ibili baita. Santa Apolonia eta Gallandako harriaren kalitateari esker, harrobiko jarduera garrantzitsua garatu zen Iurretan.

‘Durango Sor(tzaileen)Leku’ bekaren irabazleetako bat izan den Nerea Gastón Taberak, ‘Los lavaderos de Durango. Espacio público de la mujer y patrimonio olvidado’ ikerketa burutu du. Bertan, latsarri publikoak antzinako adierazpen kultural eta historiko garrantzitsuenetako bat izateaz gainera, aldi berean, emakumeen bilgune eta soziabilitate gune nagusiak ere izan direla azpimarratzen du.

Durangok 1937ko martxoaren 31ko jasandako bonbardaketaren ondorioak aztertzen ditu Jimi Jimenez historialariak ‘Durango, Martxoak 31’ erreportajean. Testua, Gerediaga elkarteak eta Durango 1936 Kultura Elkarteak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, bonbardaketaren ondorioz kanposantuan ehortzitako biktimak identifikatzeko ikerketaren emaitza da.

Urtekaria, Jon Irazabal Agirre, Juan Carlos Lopez Quintana (Agiri arkeologia elkartea), Belen Bengoetxea eta Ander Berrojalbizek idatzitako testu laburrekin osatzen da.

Aldizkaria 5 eurotan dago salgai ohiko lekuetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados