Durangaldeko Sare ekimenak ‘Etxera eguna!’ antolatu du irailaren 16rako eta eguardian egingo den manifestazioaz gain, bazkaria eta musika ekitaldiak egongo dora.
‘Etxera eguna!’ko ekitaldi nagusia eguerdiko 12:00etan Santa Ana plazatik abiatuko den manifestazioa izango da. Ondoren, ekitaldia egongo da Iurretan.
14:30eraako bazkaria iragarri dute eta bazkalostean bingo musikatua egongo da. 18:30ean Ostikda elektrotxarangak ekitaldia eskainiko du eta 23:00etatik aurrera Dj Kukuren saioa egongo da Intxaurren.
Bazkarirako tiketak Durangoko Intxaurre, Abadiñoko Abarketeruenan, Iurretako Bodegillan eta Atxondoko Amillenan daude eskuragai irailaren 11ra arte. Elorrioko Portalekuan irailaren 3tik aurrera erosi ahal izango dira.
Giza eskubide guztien alde dauden pertsonak biltzen dituen Sare herritarrak, presoen urruntzea ahalbidetzen duen sakabanaketa politikaren amaiera eskatzeaz gain, gaixotasun larriak dituzten presoen kaleratzea eta bizi osorako zigorra eta espetxealdi luzapena ahalbidetzen duten lege eta egoerak indargabetzea aldarrikatzen dute.