Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Durangoko aldizkari historikoen erakusketa eta topaketa egingo dira Bizenta Mogel Bibliotekan

GeradiagaElkarteaDurangokoAldizkariakErakusketaDurangon garai baten argitaratu ziren aldizkarien inguruko erakusketa eta topaketa prestatu ditu Gerediaga Elkarteak, Astola urtekariko azken zenbakian argitaratutako ‘Paperezko hitzak’ erreportajearen harira.

Azaroaren 8ra bitartean Bizenta Mogel Bibliotekako lehenengo pisuan ikusgai egongo den erakusketan, erreportaje horretan aipatzen diren eta gaur egun argitaratzen ez diren zenbait hedabideen aleak jarriko dira ikusgai. Beraz, hemerotekatan bakarrik aurkitu daitezke, eta erakusketa atontzeko “Durangoko udal artxibora eta Gerediaga Elkartearen artxibora jo dugu”, antolatzaileen esanetan.

Erakusketa hori aprobetxatuz, aldizkari horietan lan egin edo kolaboratu zutenekin topaketa informala ere antolatu dute. Ekitaldia  gaur izango da, Liburutegien Nazioarteko Egunean hain zuzen.

Arratsaldeko 19:00etan  bibliotekan egingo den berriketaldian aldizkarietako erreportajeak, albisteak, elkarrizketak bideratzeko edo aldizkarien kudeaketan zehar izandako istorio, anekdota eta arazoak partekatzeko aukera egongo da. Ekitaldia “aldizkarietan lan egin edo kolaboratu zutenez gain, albistearen atzean zer dagoen ezagutzeko interesa duen edozeini zabalik dago”, Gerediagakoek azaldu dutenez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados