
Jo zortziko karnabal
ai, tanbolitero
jendeak jakin da(g)ian
zer datorren gero,
Aratusteak dira
sei egunez-edo,
jai egiteko onak
gura izan ezkero
(Unai Iturriaga)
Unai Iturriagaren berbak geure eginez ARATUSTEAK jai egiteko onak, ezin hobeak direla baieztatuko dogu, gura izanez gero, behintzat.
Hainbat urtetan galduta egon ondoren, 2000. urtean, Kriskitin dantza taldeak, jendeak oraindik gogoan dauzkan Durangoko aratuste ohitura berreskuratu egin eban. Harrezkero, SURRANDIAK eta HARTZA barriro ikusi leikez Durangon, kalerik kale. Gaur egun, zapatu-karnabalez.
Durangoko Karnabalak ez dira entzutetsuak, ez dira famatuak, baina aspaldikoak dira eta gureak dira. Halan da ze, urteokaz egin dogun lez, aspaldiko ohiturari eusteko eta aratusteetan gozatzeko SURRANDIEN KONPARTSA antolatuko dogu. Hartza be geugaz eroango dogu gure arbasoen ohitura jagon guran.
Ate joka ditugu bai Karnabalak. Zapatu karnabal martiaren 1ean izango da. Egun horretan Surrandien eta hartzaren konpartsa Durangoko kaleetara irtengo da. Hona hemen egitaraua:
• 18:00etan Kriskitinen entsaio lokalean hitzordua. Merkatu plazaren atzealdean txokolate gozo eta beroa hartzeko eta giroan sartzen hasteko
• 18:30etan kalejiran irtengo gara
• 20:00etan Andra Mariako elizpean emango diogu amaiera
Ez da jantzi dotorerik behar. Ez da diru askorik behar mozorroa prestatzeko, hori bai, sudur luzedun karata edo maskara ezinbesteko da
Kriskitin taldeko dantzari eta laguntzaileak ez eze, Jaizale txistulari taldea be izango da konpartsa, baita Tabira musika banda ere.
Aurrekoa urteetan lez, durangar musikagileek sortutako doinuak entzungo ditugu; Jesus Egiguren, Ander Ertzilla eta Ane Belaustegirenak hain zuzen.
Aurrekariak
Durangoko Aratusteak
Beste herri askotan legez, Aratusteak ospakizun garrantzitsuak ziran Durangon gerra aurreko urteetan. Eguen-Zuri egunez, eskola umeak kaleetatik eskean ikustea ez zan harritzekoa; etxe askotan ez ziran falta izaten tostadak bazkaloste eta meriendetan; Andra Mariako plazan egiten ziran erromeriak; sokamuturrak eta astelehen karnabalez urtetan eban HARTZAk be baeuken bere lekua Durangon.
Durangoko karnabalen barri 1884 urtean agertzen jaku. “CIEN AÑOS DEL ORFEON DURANGUES” Pablo Apella eta Vicente Zabalaren liburuan. “el 12 de Febrero de 1884, Alejo Eguidazu solicita del ilustre ayuntamiento permiso para que recorra las calles del pueblo, el lunes de Carnaval, la comparsa del Oso”
Edozein modutan, Durangoko aratusteetako bereizgarri nagusia, SURRANDIen konparsa dala esan daiteke.
Durangoko karnabaletako pertsonaia honen nondik norakoa edo jatorria ez dago argi baina funtsean, badauka antzik beste inauteri batzuetan ikusten ditugun pertsonaien janzkera eta rolagaz: abarkak, arranak, animalia irudikatzeak… eta batez be gehiegikeria basatiagaz.
Horren lekuko, hor doguz gure inguruan zehar hainbat herritako karnabaletan agertzen diran pertsonaia “izugarriak”. momotxorroak, txatxoak, Marmoiadako issocadoreak eta mamuthoiak. Unanuako maskarak, Bielsako “trangak”, Silioko “zarramacoak”, zein Lantzeko zaldikoa edo xiripota, Guztiak, mozorrotze, zarata eta gehiegikeriez baliatzen dira jendea beldurtzeko.
Durangoko pertsonaia hauei, “Mascarita” edota “Surrandi” izenez deitu ohi jaken erabilten zituen karetek eukien sudur handiagatik. Horixe zan euren bereizgarri nagusia.
Herriko umeek bertso hau kantatuz tentatzen zituen mozorrotuak:
“Mascarita ya te conozco, por tu cara de morrosco”
Aitatutako karetaz gain, alkandora zuria, mahoizko praka urdinak, abarkak, galtzerdiak praka gainetik eta puxika edo txalekoak, -ikuslegoari astindu batzuk emoteko- osotzen eben Surrandien janzkera
Kalean topatuz gero, segurua zan puxika edota txalekoagaz emondako ipurdikoren bat jasotea. Andra Mariako elizpea zan gordeleku bakarra herriko kaleetan. Euren desordena eta “kaos” horretan ere, baeukiezan bete beharreko arau batzuk: “elizpera sartzea debekatuta” euken.
Aurrekoaren adierazgarri, hona hemen, Bernardino de Ercilla Durangoko alkateak 1893. urtean bota eban bandoa.
BANDO
D. Bernardino de Ercilla, Alcalde de esta Villa de Durango a todos sus vecinos y moradores, hace saber; que con el fin de que las funciones de los próximos días de carnaval se celebren con el debido orden y compostura, establece los artículos siguientes:
1. – “Se prohíbe el hacer parodia alguna que pueda ofender a la religión, a las buenas costumbre; el usar vestiduras de los ministros de la religión y de las órdenes militares, así como las que ofendan a la moral; no tolerándose tampoco que los enmascarados insulten ó injurien directa ni indirectamente a objetos que se rozan con la religión y con sus asociaciones y a las personas que pertenezcan a las mismas.”
2. – “No se permitirá a las mascaras dirigir cargas pesadas que lastimen el buen nombre y reputación dando margen a discordias o disensiones entre las familia, ni ofender con palabras inconvenientes a las personas que encontraren en las calles y paseos.”
3. – “Se prohíbe también el que profieran expresiones obscenas, así como las relativas a asuntos políticos que tienden a trastornar el orden público, ó se hagan demostraciones en este sentido.”
4. – “Será castigado el que arranque la máscara a un disfrazado. Solo la autoridad podrá mandar quitar la careta al que no guardare el decoro correspondiente, cometiere alguna falta, ó causare cualquier disgusto en el público.”
5. – “Con el fin de evitar incidentes desagradables, se prohíbe a los enmascarados el que molesten bajo ningún pretexto con vejigas a las personas que encontraren en las calles y paseos, ó que ensucien con dichas vejigas en la plaza a los espectadores.”
6. – “No se permitirá a las mascaras postular por las calles sin permiso de la autoridad.”
7. – “A toque de oración angelical deberá quitarse la careta todo el que esté disfrazado con ella, quedando prohibido desde esta hora el andar por las calles con la cara cubierta.”
“La falta de cumplimiento de cualquiera de los artículos precedentes, Será castigado con el rigor que el caso exija.”
“Durango, 9 de febrero de 1893”
(“Durango uriko Aratuzteak direla eta …” Gerediaga Elkarteak argitaratutako Jon Irazabalen liburutik hartuta).
SURRANDIAK, martitzen karnabalez urteten eben eta Tomas Arana izaten zan euren buruzagia. Buruzagiaren zeregina, kontatu deustenez, “maskaritak” asko aldentzen ziranean, barriro batzea izaten zan. Horretarako, pregoneroek erabilten eben antzeko metalezko turuta edo adartxo bategaz deitzen eutsen maskarita edo surrandiei.