Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Durangoko Azokak euskara ikasten ari diren helduentzako tailerrak eskainiko ditu lehenengo aldiz

 

Editore eta kazetari poloniarrak izango dira 50. Durangoko Azokan.
Ikasleen Eguneko arratsaldean egingo diren lau tailer antolatu dira euskara ikasten ari diren helduentzako.

Durangoko Azokaren egitarauan ohikoak diren jarduerez gain, euskara ikasten ari diren helduentzako taillerrak prestatu dituzte aurten berritasun modura. Ekimen hauek, euskaltegi, berbalagun, irakurketa klubak eta bestelako euskara ikasleei zuzenduta daude batez ere.

Antolatutako lau ikastaroak Durangoko ‘Listoriatura’, Wikipedia maratoia, hip-hop tailerra eta bikoizketa tailerra izango dira eta abenduaren 2an ospatuko den Ikasle Eguneko arratsaldean burutuko dira.

Durangoko ‘Listoriatura’ Areto Nagusiak antolatutako bisita gidatua da. Irakurketa taldeei begira prestatutako ekimen honek, istorio txikiz osatutako ibilbidea egingo du Durangoko Alde Zaharretik, hiriarekin lotura izan duten idazle eta euskaltzaleen berri emanez. Bisita 16.00etan hasi eta 18.00etan amaituko da eta tarteka irakurketak burutuko dira.

Kulturarekin harremana duten artikuluak baliatuz, Wikipedia Maratoiko partehartzaileek entziklopedia birtual horren funtzionamendua ezagutu eta bertan editatzen ikasiko dute. Kabi@k antolatutako ikastaroa esperientzia-geletako ikasleei edo historia-zalei zuzenduta dago eta beharrezkoa izango da gutxienezko euskara maila izatea. Tailerra 16.00etan hasiko da eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin elkarlanean antolatuta dago.

Ahotsenean burutuko da Endika Albella 121 Crew taldeko kide ohiak emanago duen hip-hop tailerra. Ekimena berbalagun taldeei, euskaltegietako ikasleei eta oro har euskara erabiltzeko gogoa duten ikasleei zuzenduta dago eta bertan DJ baten erritmora moldatzeko testuak nola idatzi behar diren ikasiko da. Tailerra 17.00etan hasiko da.

Zineuskadiren laguntzarekin Irudienea gunean egingo den Bikoizketa tailerra izango da aurtengo laugarren nobedadea. Zine-klub eta berbalagun taldeei zuzendutako ekimenean  telebistan ohikoak diren telesail eta filmetako pasarteak nola bikoizten diren ikasiko dute.

Bikoizle profesionalak gidatuta, partaideek bikoizketa gauzatzeko prozesua ezagutuko dute lan originalak ikusi eta beren ahotsa grabatzen dutelarik. Horretarako gidoiaren irakurketa, entsegua, pertsonaiaren ahotsa bilatzea, interpretazioa eta abarrekoak egin beharko dituzte.

Bikoizketa tailerrak bi saio izango ditu; bata 16.30etatik 18.00etara eta bigarrena 18.30etik 20.00ak arte. Talde bakoitzean asko jota 20 lagun izango dira.

Iragarritako jardueratan parte hartu nahi duten euskaltegi edo gainontzeko taldeek izena eman beharko dute aldez aurretik ikasleak@durangokoazoka.eus e-posta helbidera idatziz. Bertan, euren datuak (izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, e-posta eta taldearen ikasle kopurua) eman behar dituzte. Izena emateko epea azaroaren 15ean amaituko da.

Ikasle Eguneko goizean berriz, urtero legez, Euskal Herriko herrietatik gerturatutako ikasleak izango dute protagonismoa, bertaratzen diren gaztetxoek Landakoko erakusleihoak ezagutzeko eta antolatutako jardueretan parte hartzeko aukera izango dutela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados