Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Durangoko Azokak ohiko formatua berreskuratuko du 248 standekin eta 930 nobedaderekin

248 stand, 930 nobedade eta 250 kultur ekitaldi izango dira abenduaren 7tik 11ra ohiko formatua berreskuratuko duen Durangoko Azokan. 57. edizioa beteko duen ekimena, pandemia aurreko kopuruetara bueltatzeko eta ‘eztanDA!’ bizitzeko prest dago.

Gerediaga elkarteak sortutako Durangoko Azoka, hainbat nobedaderekin dator aurten. Landako Guneko ateak ireki aurretik DA! PRO sortzaileentzako topaketa profesionalak egingo dira abenduaren 5ean San Agustin Kulturgunean eta Bizenta Mogel bibliotekan, eta bertan musikariek eta familia-ikuskizunetako sortzaileek euren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.

Azoka amaitu ondoren, ‘Zu non, han DA!’ proiektua hasiko da. Ekimen horren bitartez, Azokan salgai egongo diren hainbat nobedade Euskal Herriko 132 saltokitan eskuratu ahal izango dira, eta sortzaileek euren lanen aurkezpenak egingo dituzte Euskal Herriko 45 liburu-dendatan.

Ikasle Goiza eta Gazte EztanDA!

Ohiko izaera errekuperatutako duen ekimenak, lehen egunean ikasleekin duen hitzordua berreskuratu du. Abenduaren 7an izango den Ikasle Goizaren baitan Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako 1500 ikaslerentzako tailerrak egongo dira, eta, lehenengo aldiz, hezitzaileentzat ere eskaintza egongo da.

Gazteak ere izango dira aurten tartekatutako beste nobedade baten protagonistak. Abenduaren 9an ospatuko den ‘Gazte eztanDA!’ekimenaren egitarauan, bakoitzak etxetik ekarritako janariekin egingo den gazte-bazkaria, jinkana edo ElektroPottotte eta OstiKda elektrotxarangen jaia izango dira, besteak beste.

Arte eta Historia Museoa Azokaren gune berria izango da, bertan jarriko den ‘(H)AMAR’ kanal anitzeko soinu instalazioaz gain, apirilean zendu zen Iñaki Segurola omenduko dute eta Pol-len edicions argitaletxe kataluniarrak euren proiektua aurkeztuko du.

250 kultur ekitaldi baino gehiago

Durangoko Azokak kudeatzen dituen guneetan 250 kultur ekitaldi baino gehiago egongo dira. Saguganbaran, familia osoari zuzendutako ikuskizun, tailer eta aurkezpenak egongo dira;  Irudienean, 24 film luze, 15 film labur, webserie bat eta podkast bat aurkeztuko dira, eta Szenatokia 12 talde arituko dira beraiek sortutako piezen aurkezpen laburrak egiten.

Ahotsenea, sortzaileen gunea izango da beste urte batez eta Plateruenako oholtzara 47 talde igoko dira euren azken lanak aurkeztera. Musika Eskolan egongo den Solasaldien gunean berriz, sortzaileen lan berriak ezagutzeko aukera egongo da.

Landako guneko Areto Nagusian, Kabi@ eta Talaia guneak kokatuko dira; lehenengoan, mundu digitalarekin lotutako aurkezpenak egongo dira, eta Talaian, nagusiki, zabalkunde lanen aurkezpenak egingo dira.

Produktu berriak

2022ko Durangoko Azokak iragartzen duen egitaraua zabala eta oparoa bada ere, aurten ere, Landako Gunean jarriko diren 248 standek eskainiko dituzten nobedadeak izango dira bizkarrezurra. Bertaratzen direnek, 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta 54 bestelakoak (ikus-entzunezkoak, papergintza eta abar) ezagutzeko aukera izango dute.

Erakusmahaietan salgai egoteaz gain, nobedade horiek guztiak Azokako online dendan ere eskuragarri egongo dira, abenduaren 7tik 10era bitartean, www.durangokoazoka.eus

Gerediagako koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak aipatu duenez, “euskal kultura bor-bor izango dugu edizio honetan. Azken urte bietan, testuinguru konplikatua izan arren, azokari eustea lortu dugu, denon taupadari esker. Orain euskal kulturaren plazari bizitza emateko momentua helduko da, bere gune eta espazio guztietan”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados