Sortzaile eta programatzaileen arteko DA! PRO topagune profesionala antolatuko du laugarren urtez Durangoko Azokak. Bizenta Mogel bibliotekan eta San Agustin kultur gunean gauzatuko den egitasmoa, Azoka hasi baino bi egun lehenago ospatuko da, abenduaren 5ean hain zuzen.
DA! PRO egitasmoak arlo bi landuko ditu aurten ere, musika eta familia ikuskizunak. Kasu bietan, sortzaileek programatzaile, teknikari eta bestelako profesionalen aurrean euren proiektua aurkezteko aukera izango dute, 10-15 minutuz. Horrela, programatzaileek bertatik bertara sortzaileak eta euren proposamenak ezagutzeko aukera izango dute. Aurkezpenak euskaraz izango dira.
Katalogoa
Aurrez-aurreko saioez gain, aurten katalogo bat sortuko da jasotako proposamenekin, zein programatzaile, teknikari eta bestelako profesionalen eskura jarriko den, urte osoan zehar kontratazioak egiteko aukera eskainiz.
Durangoko Azokak DA! PRO egitasmoa mantentzeko apustua egin du, Azokarako estrategikoa baita. “Orain dela lau urte hasitako bideari eutsi nahi izan diogu. Kulturaren plaza profesionalentzako topagunea izatea da gure helburua, etorkizunean proiektu berriak sortzea bultzatzeko”, Gerediaga elkarteko koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak adierazi duenez.
Izena emateko epea irekita dago sortzaile eta profesionalentzat. Artistek azaroaren 10era arte izango dute epea, eta programatzaileen kasuan azaroaren 30era arte luzatuko da. Izen emateak www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko dira.
Durangoko Azokarekin batera, proiektu honetan parte hartuko dute BBK-k, Musika Bulegoak, Bizenta Mogel bibliotekak eta Berbaro Elkarteak.
Con la Iglesia hemos topado, amigo Sancho.
Por estos lares hay varios temas intocables, y entre otros: El Athletic, la AP-8 y la Durango Azoka.
Quien se permita una crítica negativa será crucificado.
Cada año tiene menos de Durango Azoka. Las golosas aportaciones de capital externo están haciendo que se olviden de sus raices muy rápidamente