Durangoko Udalak ekimen berri bat jarriko du martxan asteburu honetan, herriko elkarteek egiten duten lana ezagutarazteko helburuarekin. ‘Plazara!’ deituriko egitasmoaren bidez, hainbat elkartek euren lana leku publikoetan erakutsiko dute.
Ekimen honekin, hainbat kolektibo herriko toki desberdinetara aterako dira eta ate irekien jardunaldi batzuk eskainiko dituzte.
“Durangoko elkarte ehunak potentzial ikaragarria du, baina askotan oharkabean pasatzen da gainerako durangarrentzat”, Julian Rios eta Juanan Bueno zinegotziek adierazi dutenez. Hainbat durangarrek “modu altruistan garatzen dituzten ekimen guztiak ikusarazteko lan egin behar dugu Udaletik” eta helburu horrekin sortutako ‘Plazara!’ ekimenak “elkarteak kalera atera” eta gainerako durangarrek “nolako lana egiten duten” ikusteko aukera izango dute.
Deskubritu eta bat egin
Udaletik sortutako egitasmoarekin “elkarte berriak deskubritu eta haiekin bat egitera animatuko den jendea egotea” espero dute.
Edizio honetan, parte hartuko duten taldeak honako haiek izango dira: Gerediaga Elkartea, Asebier-Asociación de Enfermedades Raras de Euskadi, Alcer Bizkaia, Nerabeak-Gizakia Fundazioa, San Jose Jesuitak Durango, Vicente Zavala Kultur Elkartea, Durangoko Centro Cultural Andaluz, Doinuzahar Kamara Abesbatza, Eragin Trebakuntza eta Garapena, Bogoroditsie Abesbatza eta Bidezabal Durango Atletismo Taldea.
Egitaraua:
Maiatzak 7:
Gerediaga Elkartea. Astola aldizkariaren aurkezpena
12:00-14:30. Andra Mari elizpean
Asebier, Asociación de enfermedades raras de Euskadi. Mahai informatiboa Sentzibilizazio jarduerak
10:00-14:00. Andra Mari elizpean
Alcer Bizkaia. Organo emateari buruzko mahai informatiboa
10:00-14:00. Andra Mari elizpean
Nerabeak- Gizakia Fundazioa. Mahai informatiboa
10:00-14:00. Andra Mari elizpean
San Jose Jesuitak Durango. Mahai ingurua. Durango harrera herria
11:00. Jesuiten etxean, Arrupe Aretoa
Vicente Zavala Kultur Elkartea. Mahai informatiboa
10:00-14:00. Liburutegia
Centro Cultural Andaluz. Sevillana klasea
13:00. Ezkurdi. (Euria bada soportaletan)
Maiatzak 8:
Doinuzahara Kamara Abesbatza.Entsegu irekia
18:00-20:00. Landako I, sotoak
Eragin Trebakuntza eta Garapena. Bizipen eta soinu terapia (Gehienezko aforoa 20)
11:30-13:30. Landako I, sotoak
Bogoroditsie Abesbatza. Saio laburra
13:00. Madalenako ermita/
Bidezabal Durango Atletismo Taldea. Jaurtiketa saioa
11:00-13:30. Ibaizabal auzunea
Plazara! Erlijio elkarteek egiten duten sarraskiekin! Mezu pa jesu
Unas prometen cemento y otras trabajais por las asociaciones. Ahí se nota el cambio, en la cercanía que demostrais.
Zorionak udaletxe, creia que nunca lo diría.
Si trabajar por las asociaciones quieres decir que éstas actúen gratix et amore… pues si