Durangoko Orfeoiak ‘Udako kontzertua’ emango du domekan, Plateruena Kultur Aterpean, Fernando Urain Oñederraren zuzendaritzapean. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta Maite Molina piano-jolea eta Andrés Tejo gitarra-jolea izango dira bertan, taldeko kantariekin batera.
Agerraldiko programa era desberdineko piezekin osatuko da, “hainbat musika mota nahastuz”, Orfeoitik adierazi dutenez.
Kontzertura sartzeko sarrera doan izango da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso behar dira Durangoko Arte eta Historia Museoan.