Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangon egin den Book Trailer lehiaketak lau ikastetxeko
132 ikasle erakarri ditu

Giza baloreak sustatzeko eta irakurzaletasuna bultzatzeko helburua duen Durangoko Book Trailer lehiaketak aurtengo irabazleak eman ditu ezagutzera. VI. edizio honetan Zabalarra, San Antonio eta Nevers ikastetxeetako eta Fray Juan de Zumarraga institutuko 11 eta 17 urte bitarteko 132 ikaslek parte hartu dute.

‘Gerrak ez du izenik’ izenburu duen lanak irabazi du A kategoria, egileak Zabalarra eskolako Ugatz, Osama eta Luken direla. ‘Oroimenaren Azala’ ekoizpenak berriz, B kategoriako irabazlea izan da eta egileak Fray Juan de Zumarraga institutuko Laura eta Josuren lan-taldea da. Azken lan horren gidoigileak, Laide eta Jonen lan-taldeak, gidoi onenaren saria ere eskuratu du.

Sari banaketa ekainean zehar egingo den ekitaldi pribatu batean burutuko da. Book Trailer onenaren irabazleak, A eta B kategorietan, 150 euroko bono bat eta beste 150 euroko bonoa Durangoko liburu dendetan gastatzeko ekuratuko dituzte, eta Gidoi onenaren sariak 150 euroko bono bat eta Zugaza zinemara joateko 10 sarrera jasoko dituzte.

Book Trailer lehiaketa Durangoko Udaleko Kultura eta Inmigrazioa sailak, Bizenta Mogel Bibliotekak eta Durango Irratiak antolaturiko ekimena da eta azken atalera 47 bideo iritsi dira. Hauetatik, 32 A kategorian (2006-2008 jaiotakoak) aurkeztu ziren eta gainontzeko 15ak B kategorian (2002-2005).

Bakea eta bizikidetza

Lehiaketaren epaimahaikideak Elena Olabe idazlea eta Antton Izagirre diseinatzailea izan dira eta beraien epaia ematerakoan bideoaren gidoia, sormena, irudia eta izan duen eragin emozionala kontutan hartu dira.

Book Trailer ekimena bakearen eta bizikidetzaren aldeko hezkuntza proiektua da eta Durangoko ikastetxeetako hezkuntza dinamikan integratzen da. Ardatz tematiko-estrukturalak gerra eta behartutako lekualdaketa dira.

Horretarako, 2019-2020ko ikasturtean zehar, literatur topaketak garatu dira ikasgelan. Aukeratutako liburuaren gaia hausnartzera gonbidatu zaie ikasleei eta tolerantzia, errespetua, elkartasuna, lankidetza, elkarrizketa eta jarrera kritikoen balioak eta jarrerak sakondu dituzte. Bakea eta bizikidetzarako kultura eraiki eta prestakuntza tailerrak bideratu dira, proiektuaren sormena eta produkzio prozesua errazten duten teknikak eta tresnak irakasteko helburuarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados