Uztailaren 4an ospatzen den Berrio-Otxoa egunaren harira, Elorrioko Udalak egitarau xumea prestatu du Bizkaiko zaindariaren egunerako. Aurten ere ohikoak diren azoka, kalejira eta meza izango dira Elorrion jaieguna den eguneko hitzordu nagusiak.
Aurtengo ospakizunak zapatuan hasiko dira Markeliñe konpainiak eskainiko duen ‘Carbon Club’ ikuskizunarekin. Emanaldia plazan izango da 22:30ean hasita.
Domeka goizean Elorrixa Ekologi Taldeak antolatutako Azoka ekologikoa egongo da plazako frontoian. Arratsaldean berriz, Elorrioko Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatuko da plazan, 19:00etataik aurrera.
Martitzenean ospatuko den Berrio-Otxoa eguneko ekitaldiak, Elorrioko txistulariek 10:00etan eskainiko duten kalejirarekin hasiko dira. 12:00etan, meza nagusia egongo da, Basilikako koruaren emanaldiak lagunduta. 13:00etan hamaiketakoa egingo da, urtero legez, Berri-Otxoa kalean, eta eguna bukatzeko, Berrio-Otxoa abesbatzak kantaldia eskainiko du Santa Ana komentuan, 20:00etan.