Udal politika eta politika orokorra gai hartuta berbaldia antolatu du Aralarrek. Dani Meztu eta Mikel Basabe alderdikideak arituko dira gai horietaz hitz egiten. Hitzaldia Durangoko Pinondo Etxean izango da, bihar, asteazkena, 19.30etan.
Dani Maeztuk, Durangoko udaleko zinegotziak eta legebiltzarkideak, udal politikaz berba egingo du. Mikel Basabek berriz, politika orokorraren inguruko gaia landuko du.