Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Egun osoko jaiarekin ospatuko dute hurrengo zapatuan Intxaurre elkartearen 30. urteurrena

intxaurreDurangoko Intxaurre elkarteak 30 urte betetzen dituela eta, egun osoan egingo den ‘Intxaurre egune’ ospatuko da zapatuan, hilak 18. Musika, jolasak eta herri bazkariaz gain, elkartea itxiera judizialaren mehatxupean dagoela ere gogoratuko da eguneko ekitaldien artean.

Prestatutako egitaraua goizean zehar umeentzat antolatutako tailerrekin eta puzgarriekin abiatuko da eta ondoren pintxo dastaketa eta Dj Itsuaren musika ekitaldia egongo dira.

Eguerdiko bazkari herrikoia hasi aurretik, ekitaldia egingo da eta bazkalondoan Seiurte taldeko Jokin Elortzaren musika saioa egongo da. Bazkarirako tiketak Intxaurren daude salgai 12 euroren truke.

Arratsaldean elektrotxarangak lagundutako poteoa egingo da Alde zaharreko tabernetan zehar eta gaueko 21.3oean Tears and Bears eta The Lasai taldeen kontzertuak egongo dira Santa Anako elizotean kokatuko den karpan. Intxaurren berriz, Dj Elepunto-ren saioa egongo da.

Jatorrizko Intxaurre baserria 1986an “herritik eta herriarentzat zabaldu zuten” ameslari batzuk eta harrezkero “milaka pertsona eta istorio ezagutu ditu” etxe horrek, zapatuko jaia antolatu dutenen arabera.

Jaiarekin batera, zapatukoa aldarrikapen eguna ere izango da, egunean zehar Intxaurrek bizi duen egoera judiziala salatuko baita. “Gogoratu behar da edozein egunetan itxi dezaketela gure etxea”, eta hori dela eta “Intxaurre Libre eta zabalik nahi dugulako!” aldarrikatuko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados