Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
BIDEOA

Egungo egoerak eskatzen dituen erronka berriei aurre egiteko prestatuta dago Durangoko Azoka

Atzo hasi zen Durangoko Azoka “berezia” izateaz gain “itzelezko erronka” suposatzen du Gerediaga Elkartearentzat, Nerea Mujika erakunde horretako presidenteak inaugurazio ekitaldian aitortu zuenez. Hala ere, 55. edizioa “ziurgabetasun testuinguruan” egiten ari bada ere urteroko hitzordua “berriro ere jaiotzeko prest” dagoela azpimarratu zuen.

‘Gauzak direna balira (Habanako gaukaria)’ liburu berriaren aurkezpenerako egindako bideoan Joseba Sarrionandiak esandako hitzekin baliatu zen Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Azokak eta euskal kulturak duen inportantzia azpimarratzeko. “Euskaraz idaztean pribilegiatua sentitzen naiz komunitate baten kide izateagatik, literatura delako komunitate baten bizitzan parte hartzeko modu bat”, adierazi zuen.

Durangora fisikoki gerturatu eta Azokarekin gozatzea ezinezkoa denez, edizio honetarako prestatutako euskarri birtualen bidez urteko ekoizpenen uzta eskuragarri izango dela adierazi zuen Ima Garrastatxu alkateak. Gainera, liburuak, diskoak eta bestelako ekoizpenak “jakintzarako tresnak ezezik babesleku edo heldulekuak dira guztia zalantzan ikusten dugun une honetan”, nabarmendu zuen.

Aurtengo egoera zailari erronka berriekin aurre egiteko apustua egin dute Gerediaga Elkartekoek. Hala ere, denda birtuala ireki eta jasotako eskaera kopuruak “arazo teknikoak” eragin zituen sistema informatikoan eta “ordu batzuetan zehar zerbitzua eten behar izan dugu”, aitortu zuen Mujikak.

Literatura solasaldiak

Baina Durangoko Azokaren inguruan gertatutakoak eta edizio berriaren inguruan esandako guztiak esaldi baten laburbildu zituen ekitaldia aurkeztu zuen Xabier Madariaga kazetariak: Kulturaren Plaza “ez dago geldituko duen pandemiarik” adierazita.

Gaur, abenduak 5, ‘ohiko’ egitarauari ekingo zaio Durango Azokan, kontzertu, solasaldi, proiekzio eta bestelako kultur jarduerak tartekatuko baitira. Eguerdian, ‘Emakumearen presentzia musikaren industrian, covid-19 garaian’ gaiaren inguruan mintzatuko dira Olatz Salvador, Saioa Torre eta Iratxe Reparaz eta egunean zehar literatura solasaldiak egongo dira Asisko Urmeneta, Leire Bilbao, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Jakoba Errekondo, Miren Agur Meabe, Ane Pikaza eta Antxine Mendizabalekin, besteak beste. 19:00etarako iragarritako mahainguruan berriz, ‘Zergatik da zuzeneko kultura ordezkaezina?’ izango dute hizpide Amancay Gaztañaga, Shakti Olaizola eta Miriam Romatetek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (5 votos, media: 1,80 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados