Ia 30 taldek hartu zuten parte atzo Durangoko txosnagunean egindako paella lehiaketan. Sukaldari eta bazkarira gerturatu zirenen arerio nagusia eguraldia izan bazen ere, jende ugari gerturatu zen Pinondoko karpapera eta giro ederrean ospatu zuten lehiaketa gastronomikoa, bazkaria eta bazkalostea.
Botatako zaparradak ez zituzten larregi ureztatu prestatutako arrozak eta epailen arabera Birgi Angulo, Kepa Zengotitabengoa eta Ander Espinek egindako paella izan zen onena, beraiek irabazi baitzuten aurtengo lehiaketa.