Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

EH Bilduk bilerak egingo ditu aste honetan Zelaieta, Muntsaratz zein Matienako bizilagunekin

 

AbadiñoIrisgarritasuna
Zelaietako berrantolaketa eta irisgarritasun arazoak izango dira hizpide bihar Txanportan egingo den bileran.

Abadiñoko EH Bilduk bilerak egingo ditu aste honetan herriko hiru auzo nagusietan, Muntsaratzen, Zelaietan eta Matienan hain zuzen, 2017ko abenduan hasitako auzo bileren bigarren erronda burutzeko helburuarekin.

Baserri auzoetan bilerak egin ondoren, aste honetan nukleo nagusietan egingo dira saioak. Iragarritako hiru saioetan, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI, gaztelaniaz) nola jaitsi, Muruetako lurren birkalifikazioa edo Matienan Batxilergo ikasketak egiteko aukera izango dituzte mintzagai.

Lehenengo bilera bihar bertan izango da Zelaietako Txanporta kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan, eta aipaturiko gaiez gain Zelaietako berrantolaketa eta gazte eta umeentzat neguko aisialdi eskaintza izango dituzte hizpide.

Muntsaratzen eta Matienan

Bigarren saioa eguaztenean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Muntsaratz auzoko lokaletan. Ekitaldian, auzoko bidegurutzean jarritako semaforoen egoera  edo Garbi fundizioak sortzen dituen arazoak landuko dituzte bertaratzen direnek.

Egueneko bilera Matienako Errota kultur etxean egingo da, 18:00etan. Bileren erronda amaituko den saioan, inauguratu zenetik itxita dagoen Rockodromoaren egoera ere aztertuko dute.

Abadiñoko auzoetan egiten diren bilerak “tresna egokiak dira herritarron elkarlanerako, herri bezala proiektua osatzeko eta herri gisa hazteko”, EH Bilduren arabera. Lehen fasean egindako batzarretan 90 herritar inguru gerturatu ziren eta “hainbat dinamika interesgarri sortu dira bertatik, herrian ditugun gabezia batzuei irtenbidea ematea eskatzeko”.

Udaletxetik bide hau Independienteekin eta EAJrekin batera jorratzea zen EH Bilduren lehen asmoa. “Hasiera baten sortuta zeuden kultur eta kirol kontseiluak berriz martxan jartzen saiatu ginen kirol eta kultur taldeekin bilduz. Ondoren, gainontzeko arloetan kontseiluak sortzea proposatu genuen, gazteria, berdintasuna, euskara, baserri auzoak… Halere herritarren parte hartzean eman nahi genuen urrats bakoitzeko gobernu taldearen ezezko bat zetorkion”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados