Durangoko EH Bilduk, datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira, programa osatzeko asanblada deitu du biharko, herri osoari zuzendua. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean izango da San Agustin Kultur gunean.
Horretaz gain, auzo asanblada egingo dute gaur Landako, Murueta Torre eta Ibaizabaleko bizilagunei zuzenduta, 19:00etan hasiko da Landako Eskolan. Bertan zenbait gai landuko dira, besteak beste, aparkalekuari soluziak eta Murueta Dorrearen erabilerak.