Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

EH Bilduren esanetan eskualdeko OHZ altuena dago Abadiñon

 

AbadiñoIturritxoKalea
Abadiñoko Udalak 541.762 euro gehiago jasoko ditu aurten OHZrekin.

Abadiñoko Udalak aurreko urteetan baino %35,5a gehiago jasoko du aurten Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ, edo erdarazko siglekin ezaguna den IBI) eguneratzearen ondorioz. Hori dela eta “Abadiñok ditu eskualdeko baliorik altuenak”, Mikel Urrutia EH Bilduko zinegotziaren arabera.

Abadiñoko Udalak, orain arte, 1.534.010 euro kobratzen zituen zerga horregatik eta aurten 2.075.772 eurora igoko da kopuru hori, hau da, 541.762 euro gehiago. Hala adierazten da ‘IBI zerga itogarri honi  Ez!’ izenburuarekin talde abertzaleak zabaldutako oharrean.

2016an, katastroaren eguneraketa egiten ari zen bitartean, Jose Luis Navarro alkateak komunikabide baten adierazitakoak ere kritikatu ditu EH Bilduk. Idatzi hartan “IBIa ez zuela inolaz ere udaleko sarrerak handitzeko erabiliko” adierazteaz gain, alkateak “bere haserrea adierazi zuen hori idaroki zuen batzarkide baten aurrean”, talde abertzaletik gogoratu dutenez.

Egoera horren aurrean EH Bilduk “berrikuspen bat” eskatu du, nahiz eta “oraindik ere ez digute lanketarako aukerarik utzi”. Hori dela eta, ez dute bidezkotzat jotzen “herritarrek erabaki honen ondorioak pairatzea”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. ANTTON

    Igoera horien artean izan liteke etxebizitza berriak egin direlako gehiago kobratzea ez?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados