Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

EH Bildurentzat ez da logikoa Muruetako birkalifikazioa herriko hirigintza aztertzen ari direnean

Abadiñoko EH Bildu Muruetako lursailen birkalifikazioari hasierako onarpenaren kontrako jarreraren azalpena eman du prentsa oharraren bidez. Izan ere, “Abadiñoko udalean herriko planeamendu orokorra” aztertzen ari dira eta hortaz “ez dugu logiko ikusten sasoi honetan lur sailen birkalifikazio partzialak egitea”, adierazi dute ezker abertzaleko zinegotziek.

Eremu horren birkalifikazioa uztaileko udalbatzan onartu zuten herriko Udal Gobernua osatzen duten Abadiñoko Independienteak eta EAJk, “azalera handiko merkatalgune handiak eraikitzeko helburuarekin”, gogoratu dute erabaki horren kontra agertu ziren EH Bilduko zinegotziek.

Azalera handiko merkatalgune berriek kalte egiten diotela gogoratu dute eta horren eredu jarritzen dute “Barakaldon komertzio txikiak izan duen hondamendia. Azken urteetan Abadiñon hainbat denda txiki itxi direla ikusirik, erabaki honek egoera okerrago batera eramango gaitu”.

Prekarietatea

Egitasmoaren bultzatzaileek “lanpostu berrien sorrera argudio nagusitzat erabili arren, kontuan hartu behar da komertzio txikian deuseztatuko direnak” eta “INE-ko datuen arabera, sektore horren hitzarmen-koletiboa prekarionetakoa da. Guk ere, enplegua sortu nahi dugu, baina kalitatezkoa”.

Bertako komertzio eta enpresen etekinak, hein handi batean, “herrira edo eskualdera bueltatzen dira” eta kanpoko enpresen etekinekin hori gertatzen ez denez “Abadiño ekonomikoki ahultzen ari gara”, adierazi dute.

Gainera, EUSTAT-ek ematen diteun datuak kontuan hartuta, “herri baten jarduera ekonomikoa zenbat eta gehiago bideratu era horretako zerbitzuetara, baxuagoa izaten da bertako barne produktu gordina, eta biztanleen bataz besteko soldata”.

Balio erantsiko aktibitateak

Muruetako eremua, Durangaldeko Lurralde Plan Partzialaren arabera, “ikerketa edo balio erantsiko aktibitateak sortzeko aurreikusten da”, ezker abertzaleko udal hautetsien esanetan. Komertzioari dagokionez, Lurralde Plangitza Sektorialaren arabera “dagoeneko inguru horretan dauden azalera komertzialekin, kupoa beteta dago”.

Birkalifikazioa erabakitzerako orduan, “herritarrei parte hartzeko aukera ukatu die udalak, izan ere, hainbat sindikatu eta merkatari elkartek sortutako ‘kaleartean’ plataformak 1000 sinaduratik gora aurkeztu zituen udaletxean”, gai horren gainean galdeketa bat eskatuz. AIk eta EAJk baina, “ezezkoa eman zuten”, EH Bilduko zingotzien esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados