Durangoko Euskal Herrian Euskarazek elkarretaratzea egingo du Durangoko Ertzain-etxearen aurrean eguaztenean, hilak 5, arratsaldeko 19:30ean, ‘Euskaldunoi erasorik ez!’ goiburuarekin. Deialdia “hizkuntza eskubideen defentsan eta euskaldunon aurkako erasoa salatzeko” izango da EHEren arabera.
Ekimen horrekin pasa den eguenean, urtarrilaren 30ean deitutako greba orokorraren egunean, herritarren “eskubide zibil eta linguistikoak urratu” zirela salatu nahi dute. Izan ere, arazoaren muina “polizia batek euskaraz ez ulertzea eta delitu edota hutsegite zigorgarri bat egotzi nahi izatea” da , Twitter sare sozialean erabiltzaile batek zabaldutako salaketaren arabera.
Sare horretan zabaldutako informazioaren arabera, gertakaria Durangoko Aramotz auzunean gertatu zen. Pikete informatibo bat “greba eguna zela aldarrikatzen” zegeola hainbat ertzain gerturatu ziren eta piketeko kideak inguratu zituzten.
Une baten “poliziak korrika eta kolpeka hurreratu zitzaizkigun” eta zenbait aldiz kolpatu ondoren “biolentzia handiz zokoratu eta identifikatzeko eskatu zidan”, adierazi du sare sozialaren erabiltzaile batek.
Gainera, “gaztelaniaz zuzendu zitzaidan ertzain horri euskaraz egiteko eskatu, eta horretarako gai ez izateaz gain, ertzain kide batek identifikazioaren zergatia galdetu zionean, mehatxatu egin nuela adierazi zion”.
La foto es una FOTAZA! Enhorabuena al que la hizo. Lo que esta mal es la accion de la ertzaintza.
Olvido-ren iritzia falta da. Adi egon!