
Durangoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak elkarretaratzea deitu du gaurko, iluntzeko 19:00etarako, Andra Marin, “euskararentzat lege babes egokia” eskatzeko. Ekimen horren helburua “euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzea eta euskara berdintasunezko egoerara iristea da”.
EHEk azaroaren 24an Euskararen Legeak 35. urte betetzen dituela kontuan hartuz eta autogobernuaren ponentzia pil-pilean dagoen testu ingurua baliatuz, “kalera aterako gara euskarak behar dituen gutxieneko neurriak exijitzeko”.
Ekimen horrekin euskaraz bizi ahal izatea eta Euskal Herri euskalduna eraiki ahal izateko eskubidea ere aldarrikatzen dute.
EHEk egindako hausnarketa eta eskatzen dituen neurriak esteka honetan irakurri daitezke