Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Eixu elkarteak antolatutako artisau, sortzaile eta ekoizleen azoka egingo da San Juan bezperan

TxanMagoa
Aldapeko San Juan ermitan izango da Txan Magoaren saioa.

Euskal Herriko zein beste herrialde batzuetan egiten den bezala, San Juan bezpera ospatuko dute elorriarrek. Ekitaldiak goizean, arratsaldean eta gauean izango dira, artisau eta sortzaileen azoka edo kiroldegi alboan egingo den ohiko sua egongo direla, besteak beste.

Elorrioko Eixu elkarteak antolatutako artisau, sortzaile eta ekoizleen azokarekin hasiko da zapaturako prestatutako egitaraua. Ekimenak 20 postutik gora bilduko ditu Urarka kalean, goizeko 10:30etatik 14:30era.

Jarriko diren postuetan landutako egurra eta material horretan pirograbatutako piezak; kremak, ukenduak eta xaboiak; haurrentzako arropak; bitxiak; makrame eta kristalezko eskulanak; jositako artikuluak; arrantzale arropak; poltsak eta motxilak; panpinak, pitixiak eta osagarriak; zilarrezko bitxiak edo inprimatutako kamisetak izango dira, besteak beste.

Azokaren egitaraua bestelako proposamenekin osotuko da, goizean zehar Mieltxo eta Edurnek egindako taloak zein Borbor Breweryk eskainiko duen garagardoa dastatzeko aukera egongo baita eta 11:30etan umeen tailerrak egongo dira. 12:00etatik aurrera inguruak girotuko ditu Dj Jkin Alonsok jarritako musikak.

Eguerdian meza eta hamaiketakoa egongo dira Aldapeko San Juan ermitara gerturatzen direnentzat. Arratsaldeko 17:00ak aldera berriz, ohiko kopadutxoa eskainiko zaie bertaratutakoei eta Txan magoaren saioa egongo da.

15:30ena XVII. San Balentin Berri-Otxoa xake azkar lehiaketa jokatuko da kontzejupean.

Auzolanean egindako sua piztuko da gaueko 22:00etan kiroldegi alboan. Jarraian, suzko zezena, su ikuskizuna eta Larimak girotutako disko-festarekin osatuko da egitaraua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados