Artisauak, sortzaileak eta ekoizleak biltzen dituen Eixu elkarteko kideak azoka prestatu dute domekarako Elorrion. San Pio X. kaleko lorategian kokatuko diren postuak 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira irekita.
Parkean kokatuko diren postuetan bitxiak, jantziak, zeramika, kosmetika, oihalak eta eskuz egindako beste zenbait artisau-ekoizpen jarriko dira bisitarien esku, antolatzaileek “artisau eta sortzaileen aniztasuna” azpimarratu dutela.
Azokara gerturatzen direnei Covid-19aren aurrean ezarritako protokoloak eskatzen duen distantzia mantentzeaz gain, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa dela gogoratzen diete. Gainera, eskuak garbitzeko gela erabiltzea ere beharrezkoa dela adierazi dute.