
Ekaitz Kortazar senior mailan eta Paul Bereziartua juniorretan irabazi zuten atzo Durangoko kaleetan korritutako Joseba Jaka Lasterketa. Durango Kirol Taldeak antolatutako probak 100 parte hartzaile inguru bildu ziten irteera puntuan.
Hamabosgarren edizioa bete zuen Durangoko Azokarekin batera korritzen den Joseba Jaka lasterketa, bere senide batzuk bertan zirela, eta ohikoa den bezala 6.000 metroko lasterketa egin behar zuten junior eta senior mailako korrikalariek.
Ibilbideko 6.000 metroak egiten azkarrena Ekaitz Kortazar durangarra izan zen 0:20:33 denborarekin eta ia minutu erdi atera zion bigarren sailkatua izan zen Aitor Uriarteri (0:21:02) eta bi segundo gehiago hirugarrena izan zen Mikel Garateri (0:21:04). Uriarte izan zen beteranoen artean azkarrena, Gontxal Cuadrado eta Enrique Delgadoren aurretik,
Lehen juniorra Paul Bereziartua durangarra izan zen 0:21:40 denborarekin; bigarrena Jon Aperribai (0:22:22) eta hirugarrena Gontzal Murgoitio (0:23:35).
Maite Etxezarreta azpeitiarra izan zen emakumeen artean azkarrena 0:23:03 denborarekin, Maider Korta (0:25:11) eta Garazi Sampedro (0:25:30) atxondoarraren aurretik. Emakume beteranoetan Leire Sanchez izan zen azkarrena (0:26:50), Jone Aizpurua eta Eulalia Sirventen aurretik. Juniorretan Aitana Merinok (0:26:11) irabazi zuen Nerea Fernandezen aurretik.
Nagusien lasterketa hasi aurretik, 500 eta 800 metro luzera izan zuten hiru lasterketa korritu zituzten gaztetxoek.
DURANGON.COM eskualdeko komunikabidea da eta eskualdeko kirolarien emaitzak lehenesten ditu. Domekan korritu zen Joseba Jaka lasterketaren irabazleak (kontuan izan barik emakumeak edo gizonak diren) lerroburuan agertzen diren biak izan ziren.
titular matxistagoa ezin zitekeen izan
Que fina tienes la piel
Berdin korrika egin, kategoria desberdinetan….baina titularretan gizonak besterik ez….
Erabat ados aurreko iritziarekin