Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

El País-Aguilar turismo argitaletxekoak Durangaldean bisitari ibili dira

El País-Aguilar turismo argitaletxekoak Durangaldean bisitari ibili dira

El País-Aguilar argitaletxea Durangaldean bisitari ibili da ???Las mejores rutas por Euskadi??? turismo gida kaleratu nahian.  Gida horretarako leku interesgarriak ezagutzeko eta  informazio biltzeko asmoz, Guillermo Esain bidaietako kazetariak, Durangaldea bisitatu du duela aste batzuk. Gustura gelditu da ikusitakoaz eta bizitakoaz eta Durangaldeak gidan lekua ondo merezita izango duela adierazi du.

Urte honen bukaerarako argitaratuko du ???Las mejores rutas por Euskadi??? deritzon turismo gida El Pais-Aguilar argitaletxeak. Kazetariak egindako bisitaldiotan Natalia de Naverán Durangoko turismo teknikaria, Aritz Arrizabalaga, Urkiola LGAko turismo garapen eragilea, Jon Arroita turismo-gidaria eta Jon Irazabal Gerediagako kidea izan ditu bidaide.

Lehen egunean Durangoko ondare historiko-artistikoa ezagutzeko aukera izan zuen, besteak beste, hirigune historikoa, Kurutziaga museoa eta Santa Maria Basilika. Zenbait denda eta taberna ere bisitatu zituen.

Bigarren egunean, berriz, Merioaren ibilbidea jarraituz Goiuriatik hasita Elorriorainoko txangoa prestatu zen. Ibilbidean Garaiko herria, Momoitioko San Juan ermita , Gerediagako batzarlekua, Astola etxea, Muntsaratz dorrea eta Argiñetako nekropolia ikusteko parada izan zuen.

Atxondoko haranera ere hurbildu zen Esain eta Arrazolako Bide Berdearen zati bat ere egin zuen. Azken egunean argazkiak atera zituen Mendiola eta Urkuleta auzoetan, Izurtzako Garate okindegiko eta Amaitermingo Txori Erreka gaztandegiko eskaintza ezagutu zuen eta Urkiolako inguruetan ibili zen. Bertako gastronomia ere ezin alde batera utzi eta pintxoak jan zituen Durangoko zenbait tabernetan.

1988an sortua, El País-Aguilar bidaia eta gastronomia arloetako argitaletxe erreferentziala da. Durangaldea jasoko duen gida ???Rutas??? sailean kaleratuko da. Sail honetako gidek bizpahiru eguneko txangoak proposatzen dituzte, txokorik interesgarrienak, alojamendu berezienak eta jatetxe gomendagarrienak aholkatuz. 

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados