
Elorrioko Eleizalde futbol zelaiko berdegunea datorren zapatuan egongo da prest, aldez aurretik iragarritakoa baino ia aste bete beranduago. Hamalau urteren ondoren eta jokalekuaren egoera kontuan izanda, berdegunea aldatzea erabaki zuen Udalak, 181.000 euroko inbertsioa eginez.
Elorrioko Eleizalde futbol zelaiko soropil berria abuztuaren 16rako jarrita egongo zela iragarri zuen Udalak. Are gehiago, esleipena lortu zuen enpresak egin beharreko lanak aste bete lehenago amaitzeko aurreikuspena zuen.
Baina “soropila fabrikatu behar zuen enpresak ezin izan du aurreikusitako epea bete”, eta hori izan da atzerapenaren arrazoia, Dani Palacios Kirol zinegotziaren esanetan. Dena dela, “egin behar dituzten lan guztiak zapaturako amaituta izango dituztela esan digu enpresak”, Palaciosek adierazi duenez.
Atzerapenak eragozpenak eragin ditu 2016-2017 denboraldia Ohorezko Mailan jokatuko duen lehen taldearen prestakuntzan, aste honetan hasi baitituzte sasoi berriko entrenamenduak. Beraz, denboraldiko lehen hiru prestatze lansaioak Berrizko futbol zelaian egingo dituzte.
Soropil higatua
Orain arte jarrita zegoen soropil motak “hamar urteko iraupena” du batez beste, eta “Eleizaldekoak hamalau urte zituen”, Udaleko arduradunen esanetan. Gainera, zelaiak erabilera altua izan du urte guzti hauetan eta higatua zegoenez, ur-putzuak sortzen ziren hainbat eremutan euria egiten zuen egunetan.
Amaitzear dauden lanak ahalik eta modu onenean burutzeko, Udalak jokalekua erabiltzen duen klubaren ekarpenak jaso zituen. Ekarpen horiek zelai berriaren ezaugarriak zehazteko balio izan dute, hala nola, zelaia betetzeko materiala naturala izatea eta kautxoa bezalako elementuak ahalik eta gutxien erabiltzea.
Lanak amaitu ondoren eta zelaia zaindu eta egoera onenean mantentzeko helburuarekin, Udalak mantenurako protokolo bat landuko du obrak burutzen dabilen enpresaren laguntzarekin. Protokolo horren ondorioz, aipatutako enpresak zelaiaren zaintze eta mantenu lanak egingo ditu datozen urteetan.
Elorrio:un pueblo donde siempre se hacen las mayores chapuzas:polideportivo, piscinas, campo futbol, trasporte publico, industrialdea etc etc:da igual quien gobierne.
GESTION: Tanto cuesta a nuestros GESTORES implicarse un poco e informarse en los municipios Bizkainos que iban a renovar el césped de sus campos y sacar una propuesta oferta conjunta entre todos para los cambios de dichos céspedes ( seguro que nos ahorraríamos algunos € todos) pero hay que trabajar y esto mismo valdría para otros temas, personalmente en Elorrio faltan GESTORES .
CALIDAD: Elorrio sin datos del tipo de césped en cambio la TRANSPARENCIA en MUNGUIA es TOTAL. Una asignatura pendiente.
Para la renovación del césped se utilizará una hierba bicolor de 60 milímetros de altura y 12.000 decitex que está fabricada con polietileno y aditivos específicos que se caracterizan por su alta resistencia y tratamiento antirradiación ultravioleta, resistentes al calor y a variaciones climatológicas extremas. Cabe destacar que el nuevo césped está certificado en laboratorio según los criterios de calidad de la FIFA.
ESPLICARME: El campo de Elizalde medidas 97*59 – 5723 metros. COMPARAMOS en Munguia el césped se cambió en agosto de 2016 medidas 100*60- 6000 metros.
COSTES – MUNGUIA menos de 123.000€ ELORRIO 144.700€. Hay una diferencia de 21.000€ Si nos pasamos a las medidas son 300 metros menos en MUNGUIA ¿Quién ha negociado este tema? Ya que el ahorro no se observa por ninguna parte.