Elorrio Lagunkoia Txantxibiri adineko pertsona talde bat da, Euskadiko Lagunkoia sarean sartuta dago, eta Elorrioko Udalaren laguntza eta finantzazioarekin, helburu hauekin aritzen dira lanean: Elorrion traba fisikorik eta pertsonen artean oztoporik gabeko elkarbizitza sustatzea, bizitzeko ingurune lagungarriak sortzea, parte-hartze prozesua sustatuta.
Ekimen honen xedea ez da adinekoei zuzendutako sektoreko ekintza-planak sortzea soilik. Udalerri lagunkoi bat adin guztiekin eta adin guztientzat eraikitzen da, herritar guztiei eragiten dieten proposamenak ardaztuz eta antolatuz.
Horretarako, azken bi urteotan talde sendoa sortu dute, askotarikoa, jatorri eta ideia desberdinetakoa, eta lana gogotik egin dute. Herritarrei inkestak egiteaz arduratu dira eta 189 pertsonaren ekarpenak jasotzea lortu dute. Horiekin Ekintza Plana 2024-202 diseinatu dute.
Hona hemen Herri Lagunkoia Txantxibirik egindako 2024- 2027 Ekintza Plana: Elorrio Lagunkoia Txantxibiri I. Ekintza Plana (2024-2027)