Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Elorrioko ‘Errebonbillo’ aire zabaleko margo lehiaketa datorren larunbatean izango da

Elorrioko Iturrizoro elkartearteak urtero antolatzen duen ‘Errebonbillo’ aire zabaleko pintura lehiaketak bere XXV. edizioa burutuko du larunbat honetan, azaroak 15. Partaideak margolari profesionalak zein zaletuak izan daitezke eta, lan onenen artean 1.450 euroko lau sari emango dira.

Lehiaketara azaltzen diren margolariek beraiek aukeratutako gaia margotuko dute, baldintza bakarra Elorrioko edozein leku izan behar dela. Obraren  neurria eta teknika ere artista bakoitzak aukeratuko ditu, baina partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

‘Errebonbillo’ margo lehiaketan parte hartzeko izena eman beharko da egun berean, goizeko 9.00etatik 10.00ak bitartean, Iturri Kultur Etxean eta toki berean entregatuko dira lanak egun bereko 14.30ak aurretik.

Arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatuko dute epaimahaia eta 600, 400 eta 300 euroko hiru sariren irabazleak erabakiko dute. Herriko artista onenak berriz 150 euroko saria eskuratuko du. Partaide guztiak herriko elkarte baten egingo den bazkari herrikoira joateko aukera izango dute.

Lehiaketara aurkeztutako obra guztiak Iturri Kultur Etxean egingo den erakusketan izango dira ikusgai abenduaren 1a arte, goizeko 9.00etatik gaueko 21.00ak arte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados