
Elorriko Gazeta auzoan ospatuko diren Erregenekin hasiko da 2020ko jaien egitaraua eta astelehenean egindako auzo apainketa eta txopoa sartzearen ondoren, bariku iluntzean abiatuko den XLVI. mus-tute txapelketarekin ekingo diote aurtengo ekitaldiei.
Asteburu luzeari jarraipena emateko Intxorta mendira egingo den irteera antolatu dute zapaturako eta 10:00etan abiatuko den ibilaldian parte hartzen dutenek salda eta txorizoa izango dituzte indarrak berreskuratzeko.
Domeka iluntzean afariak emango dira Lagun-Arte elkartean eta jarraian Luhartz taldeak girotutako erromeria hasiko da. Gauerdian berakatz-zopa eta txokolatea dastatzeko aukera egongo da.
11:30ean egingo den meza-ospakizunarekin hasiko dira astelehenean Erregeen eguneko ekitaldiak. Ostean, Besaide dantza taldearen agerraldia egongo da eta jarraian herri-kirolen jaialdia. Egun guztian auzoa alaitzen ibiliko diren Elustondo trikitilariek ere egongo dira. Arratsaldeko 18:00etatik aurrea umeak izango dira protagonistak beraientzat prestatutako jolasekin.
Martitzenean egongo den mezarekin eta horren ondoren hasiko den XLVI. briska txapelketarekin eta urtarrilaren 11n egingo diren auzo afariarekin eta erromeriarekin osatuko dira aurtengo ospakizunak.